tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi

Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 64. Edizioa 2016  > Sailak eta filmak
Made in Spain
64. Edizioa 2016
Filmak
Filmak
Made in Spain
Made in Spain
Berserker
Pablo Hernando
Espainia 
Hugo Vartánek zailtasunak ditu hilabete amaierara iristeko, eta ideiarik gabe geratu da bere hurrengo libururako. Egun batean, ezagun bat hilketa baten lekuko izan zela jakingo du, eta bere nobelan istorio hori erabiltzeko asmoz, ikertzen hasiko da.

Callback
Carles Torras
Espainia - AEB 
Larry kristau ebanjeliko sutsu bat da. New Yorken bizi da eta etxe-aldaketetako zamaketari gisa lan egiten du, baina iragarkietako aktore profesionala izatea du amets. Larryren zoria aldatu egingo da, ustez, Alexandra bere bizitzara heltzen denean.

Cien años de perdón / To Steal From a Thief
Daniel Calparsoro
Espainia - Argentina - Frantzia 
Goiz euritsu bat. Sei gizon armatu banku baten egoitza nagusira sartu dira, Valentzian, lapurreta egitera. Lapurreta garbi eta erraza izan behar zuena, ordea, korapilatu egingo da laster, sukurtsalaren zuzendariak segurtasun-kutxetako batean ezkutatzen den sekretu bat argitara ateratzen duenean. Giroa berotu egiten da bandako liderren artean eta susmoak hedatzen dira banku barr...

Goiz euritsu bat. Sei gizon armatu banku baten egoitza nagusira sartu dira, Valentzian, lapurreta egitera. Lapurreta garbi eta erraza izan behar zuena, ordea, korapilatu egingo da laster, sukurtsalaren zuzendariak segurtasun-kutxetako batean ezkutatzen den sekretu bat argitara ateratzen duenean. Giroa berotu egiten da bandako liderren artean eta susmoak hedatzen dira banku barruan eta kanpoan, Gobernua bera ere estu jartzeraino.

El olivo / Der Olivenbaum / The Olive Tree
Iciar Bollain
Espainia - Alemania 
Almak (20 urte) oilasko haztegi batean lan egiten du. Haren aitonak, duela urte asko, hitz egiteari utzi zion; orain, jateari uztea ere erabaki du. Alma obsesio batek joko du: aitona bere onera ekar dezakeen gauza bakarra familiak haren borondatearen aurka saldu zuen mila urtetik gorako olibondoa berreskuratzea da.

Julieta
Pedro Almodóvar
Espainia 
Julieta Madrilen bizi da, Antía alabarekin. Isiltasunean pairatzen dute biek Xoanen -Antíaren aitaren eta Julietaren senarraren- galera. Baina oinazeak, batzuetan, pertsonak batu beharrean bereizi egiten ditu. Antíak hemezortzi urte betetzen dituenean, alde egingo du, amari azalpenik batere eman gabe. Julietak zeru-lurrak astinduko ditu Antíaren bila, baina alabaz zer gutxi...

Julieta Madrilen bizi da, Antía alabarekin. Isiltasunean pairatzen dute biek Xoanen -Antíaren aitaren eta Julietaren senarraren- galera. Baina oinazeak, batzuetan, pertsonak batu beharrean bereizi egiten ditu. Antíak hemezortzi urte betetzen dituenean, alde egingo du, amari azalpenik batere eman gabe. Julietak zeru-lurrak astinduko ditu Antíaren bila, baina alabaz zer gutxi dakien konturatzeko baino ez dio balioko. Julieta filmak ziurgabetasunari aurre egiteko amak egin beharreko borrokaz dihardu. Patuaz ere mintzo da, erruduntasun-konplexuaz eta misterio ulertezin batez: maite ditugun pertsonak guretzat inoiz ezer izan ez balira bezala eta are existitu ez balira bezala bazter uztera bultzatzen gaituen misterioaz.

Palmeras en la nieve
Fernando González Molina
Espainia 
Urteetan ahaztutako eskutitz bat nahigabe aurkitzeak bidaian eramango du Clarence, hasi Huescako mendietatik eta Biokora arte, haren aita Jacobok eta osaba Kilianek gaztaro gehiena igaro zuten lurra bisitatzera.

Política, manual de instrucciones
Fernando León de Aranoa
Espainia 
Gure oraingo historiako prozesu politiko ustekabekoenaren eta zorabiagarrienaren errelato bat, sukalde barrutik egina. Podemosen eraikuntzaren jarraipen xehea. Proiektu politiko bat urtebetean lantzeko moduari buruzko eskuliburu bat.

Toro
Kike Maíllo
Espainia 
Ekintza-thriller bat, eromenezko 48 orduan. Bi anaia berriro elkartuko dira, bost urtez bananduta egon eta gero. Bata kartzelan egon da. Besteak lapurreta egin dio ebatsitako gaien trafikatzaile arriskutsu bati, eta orain Diana bere alaba txikiarekin ihesi doa. Hirurok bidaia bati ekingo diote, Andaluzia bortitz, mitiko, latz eta basati batean zehar. Bidaia horretan, iraganeko ...

Ekintza-thriller bat, eromenezko 48 orduan. Bi anaia berriro elkartuko dira, bost urtez bananduta egon eta gero. Bata kartzelan egon da. Besteak lapurreta egin dio ebatsitako gaien trafikatzaile arriskutsu bati, eta orain Diana bere alaba txikiarekin ihesi doa. Hirurok bidaia bati ekingo diote, Andaluzia bortitz, mitiko, latz eta basati batean zehar. Bidaia horretan, iraganeko zauri zaharrak azaleratuko dira, eta anaiek adiskidetu beharra izango dute bizitza salbatzeko.

Zipi y Zape y La Isla del Capitán / Zip and Zap and the Captain's Island (Zipi y Zape eta Kapitainaren Irla)
Oskar Santos
Espainia 
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea