1948. urtea da eta Gerra Hotza Txilera iritsi da. Kongresuan, Pablo Neruda senatariak Alderdi Komunista traizionatzea leporatuko dio gobernuari; González Videla presidenteak, ondorioz, forua kenduko dio. Ikerketa Poliziaren prefetari, Óscar Peluchonneau-ri, poeta atxilotzeko aginduko diote.
Pablo Larraínek (Santiago de Chile, 1976) 2005ean zuzendu zuen bere lehen film luzea, Fuga. Haren hurrengo lana, Tony Manero (2007), Canneseko Errealizadoreen Hamabostaldian estreinatu zen, 2008an. Post Mortem (2010) Veneziako Sail Ofizialean lehiatu zen. Prófugos (2011) ere zuzendu du, Txilen ekoitziriko HBOren lehen telesaila. Haren azkenaurreko filma, No (2012), Canneseko Errealizadoreen Hamabostaldian estreinatu zen eta Oscar sarietarako izendatu zuten, atzerriko film onenaren atalean. Haren azkenaurreko lanak, El club filmak, Epaimahaiaren Sari Nagusia irabazi zuen Berlinalen, 2015ean.