Elkarrekin hamabost urte eman ondoren, Mariek eta Borisek banantzea erabakiko dute. Marie da beren bi alabekin batera bizi diren etxearen jabea, baina Borisek berritu du goitik behera. Borisek ez du beste inon bizitzerik; beraz, etxepe berean bizitzen jarraitu beharko dute. Dena esanda dagoenean, bietako inor ez dago amore emateko prest.
Joachim Lafossek (Belgika, 1975) film hauek zuzendu ditu, besteak beste: Folie privée (2004), Nue propriété (2006), Élève libre (2008) eta À perdre la raison (2012). Azken hori Canneseko zinema-jaialdiko Un Certain Regard sailareko aukeratu zuten, eta film onenaren eta emakumezko aktore onenaren kategorietan irabazi zuen Magritte Sarietan. Egin duen azken lanak, Les chevaliers blancs, zuzendaritza onenaren Zilarrezko Maskorra ekarri zion 2015eko Donostia Zinemaldian.