El hombre de las mil caras herrialde oso bat engainatu zuen gizonaren istorioa da. Tranpatien eta iruzurgileen istorio honek egiazko gertaerak kontatzen ditu eta azken hamarkadetan intriga gehien piztu duten pertsonaietako bat du inspirazio iturri: Francisco Paesa espioia.
Alberto Rodríguezek El factor Pilgrim (2000) zuzendu zuen, Santi Amodeorekin batera. Ondoren, Donostia Zinemaldian eta Berlinalen parte hartu zuen, El traje (2002) lanarekin. Haren hurrengo lanak, 7 vírgenes (2005) filmak, Zilarrezko Maskorra ekarri zion Juan José Ballesta aktoreari Donostian. Laugarren film luzea, After (2009), hiru Goya saritarako izendatu zuten. Grupo 7 (2012) filmak epaimahaiaren Aipamen Berezia eskuratu zuen Tribecako zinema-jaialdian, eta Goya sarietarako 16 izendapen. La isla mínima (2014) filmarekin 10 Goya irabazi zituen, baita argazki onenaren saria eta gizionezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra ere Donostia Zinemaldian.