Azken eskola eguna Poloniako hiri txiki batean. Azken aukera da 12 urteko Gabrysia-rentzat, bere maitasuna adierazi nahi baitio gelako mutil bati. Gabrysiak hitzordu sekretu bat antolatuko du, eta xantaia egingo dio bere maitasunaren xedeari, ager dadin. Baina solasaldi intimoa izan behar zuena deskontrolatu egingo da eta ustekabeko amaiera bat ekarriko du. Filmak, begien bistako galdera egiteaz gain —zer dago haurrek burututako krimenen atzean?—, erantzunik aurkitzeko gai ote garen ere planteatzen du.
Bartosz M. Kowalski 1984an jaio zen Gdynian (Polonia). Parisen eta Los Angelesen zinema-ikasketak egin eta gero, Poloniara itzuli zen. Han, HBOrekin lanean hasi zen, eta bi dokumental zuzendu zituen haientzat: Moja Wola (A Dream in the Making) eta Niepowstrzymani (Unstoppables). Plac zabaw fikziozko bere lehen film luzea da.