tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 64. Edizioa 2016  > Sailak eta filmak
The Illinois Parables
Zabaltegi - Tabakalera

Dokumental esperimentala. Hamaika parabolaren bitartez, Illinois estatuaren historiako zenbait gertakari kontatzen dira: eskualde bateko fedeari, indarrari, teknologiari eta exodoari buruzko binetak. Txerokiei beren lurra indarrez utzarazi zietenetik hasi, eta frantses ikariarren komunitate utopikoa ezarri, erreaktore nuklearra asmatu eta Pantera Beltzen liderra (Fred Hampton) hil zuten arte, filmak kokatze, kanporatze, aurrerapen teknologiko, indarkeria, mesianismo eta erresistentziari buruzko istorioak helarazten dizkigu. Illinois tranpa egoki eta egituratu bat da hemen; haren istorioak alegoria bihurtzen dira, eta alegoria horien bitartez sinesmenek eta ideologiek gizarteak nola eratzen dituzten aztertzen da.

BIOGRAFIA

Deborah Stratmanek boterearen, kontrolaren eta sinesmenen gaiak jorratzen ditu bere lanetan, lekuak, ideiak eta gizartea nola gurutzatzen diren aztertuz. Haren lanak MoMA NY, Centre Pompidou, Hammer Museum, Mercer Union, Witte de With eta Whitney Biennial-en proiektatu dira, besteak beste, baita hainbat jaialditan ere, hala nola Sundance, Viennale, CPH/DOX, Berlinale, Oberhausen, Ann Arbor, Full Frame eta Rotterdam-en. Sari ugari jaso ditu bere ibilbidean zehar. Bere sormen-lanaz gain, irakaskuntzan ere badihardu, Illinoiseko Unibertsitatean, Chicagon.

FITXA
Zuzendaria
Deborah Stratman
Gidoia
Deborah Stratman
Ekoizpena
Pythagoras Film
Deborah Stratman
Argazkia
Deborah Stratman
Muntaketa
Deborah Stratman
Musika
Okkyung Lee, Olivia Block, Jeanne Demessieux
Antzezleak
Raven Wolf C. Felton Jennings II, José Oubrerie, Daniel Verdier, David Gatten, Joshua Frieman, Anna Toborg
Formatua
DCP FOLLOWING DCI
Iraupena
60 m.
Herrialdea
AEB
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea