tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 64. Edizioa 2016  > Sailak eta filmak
Gimme Danger
Zabaltegi - Tabakalera

1960ko hamarkadaren amaieran, The Stooges-en rock'n'roll indartsu eta bortitza agertu zen Ann Arbor-en (Michigan), iraultza kontrakulturalaren garaian: bonba batek eztanda egitea bezalakoxea izan zen hura orduko musika-paisaian. Rock, blues, R&B eta free jazzaren arteko nahasketari esker, Iggy Pop ezagutarazi zuen taldeak aurrerago rock alternatibo deituko den horren zutabeak ezarri zituen. Gimme Danger filmak The Stooges-en epopeia kontatzen du, eta historiako rock talde garrantzitsuenetako baten testuingurua aurkezten digu: haien bilakaera musikala, kulturala, politikoa eta historikoa, haien abenturen, pozen eta nahigabeen bitartez eta haien inspirazio-iturriak eta lehen erronka komertzialen arrazoiak gogora ekarriz.

BIOGRAFIA

Jim Jarmusch zinema independentearen ordezkari garrantzitsuenetako bat da. Akron-en (Ohio) jaioa, gaur egun New Yorken bizi da. New Yorkeko Graduate Film School-en ikasi zuen, eta han bere kolaboratzaile izango zirenetako batzuk ezagutu zituen, hala nola Sara Driver, Tom DiCillo eta Spike Lee. Honako film hauek zuzendu ditu, besteak beste: Permanent Vacation (1980), Stranger Than Paradise (1984), Down by Law (1986), Mystery Train (1989), Night on Earth (1991), Dead Man (1995), Ghost Dog: The Way of the Samurai (1999), Coffee and Cigarettes (2003), Broken Flowers (2005), Zabaltegi-Perlak sailean aurkeztua, eta Only Lovers Left Alive (2013).

FITXA
Zuzendaria
Jim Jarmusch
Gidoia
Jim Jarmusch
Ekoizpena
Low Mind Films Inc.
Carter Logan
Argazkia
Tom Krueger
Muntaketa
Adam Kurnitz, Affonso Gonçalves
Musika
The Stooges
Antzezleak
Iggy Pop, Ron Asheton, Danny Fields, Scott Asheton, Matt Watt, James Williamson, Kathy Asheton, Steve Mackay
Formatua
DCP FOLLOWING DCI
Salmentak
Independent Film Company
195, Wardour Street
W1F 8ZG
London
Erresuma Batua
Web
Iraupena
108 m.
Herrialdea
AEB
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea