Ignacio Agüero dokumentalista txiletarra fikziozko bere lehen film luzea prestatzen ari da, sekula bukatzea lortu ez duen antzinako dokumental-proiektu batean oinarrituta. 80ko hamarkadaren hasieran, Chiloé eskualdeko Meulín uhartean, bikote gazte bat inguruko basoetan desagertuko da, aztarnarik utzi gabe. Maitasun tragikoko istorio misteriotsu horren inguruan, mito oso bat eraiki zen. Ignacio Agüero gertakarien lekura joango da, filmerako kokalekuen eta aktore ez-profesionalen bila, eta han, pixkanaka-pixkanaka, bere filmaren bilakaera ezagutuko du.
José Luis Torres Leivak (Santiago, Txile, 1975) hainbat film labur eta luze independente egin ditu, hala nola Ningún lugar en ninguna parte (2004), Obreras saliendo de la fábrica (2005), El tiempo que se queda (2007), Tres semanas después (2010), Ver y escuchar (2013) o Qué historia es esta y cuál es su final (2013). El cielo, la tierra y la lluvia (2008), fikziozko haren lehen film luzea, Rotterdam-en estreinatu zen, eta FIPRESCI saria irabazi zuen. Bigarrena, Verano (2011), Veneziako jaialdiko Orizzonti sailean estreinatu zen. El viento sabe que vuelvo a casa lanak dokumental onenaren saria irabazi du Cartagena de Indiaseko jaialdian, eta film onenarena Olhar de Cineman, Curitiban (Brasil).