Hein batean irudi-sinfonia, hein batean saiakera-filma, hein batean dokumental faltsua. Irudi multzo batek Santiagoko hirigunea deskribatuko du, gauez, bertan ez den pertsonaia anonimo baten bidean atzera eginez. Atzealdean, zenbait ahotsek pertsona hori deskribatzeko saioak egingo dituzte, loturarik gabeko eta, zatika, kontraesankorrak diren kontakizunen bitartez. Gizon baten berreraikitze lausoa da emaitza. Txileko gizartearen sakonenean errotutako klasegabetze eta goranahia hezurmamitzen duen arrotz bat. Besteen gain boterea eragiteko nahi bizia, indarkeria forma desberdinetan ageri dena.
Pablo Álvarezek (Santiago, Txile, 1985) Zinema Dokumentala ikasi zuen Humanismo Kristauaren Unibertsitate Akademian (UAHC), Santiagon. Hainbat film labur zuzendu ditu, eta nazioarteko jaialdietan aurkeztu ditu. Haren Los resentidos (2014) fikziozko film laburrarekin, zeina Donostia Zinemaldian aurkeztu zen, ohorezko aipamen bat jaso zuen SANFIC 10 jaialdian eta film onenaren saria BioBioCinen, 2015ean.