El silencio del viento bere arrebaren heriotzari aurre egiten saiatuko den gizon baten istorioa da; ezingo du, ordea, negozio ilegal batean lanean jarraitu beharko baitu, Dominikar Errepublikatik Puerto Ricora etorkin papergabeak ekartzen.
Álvaro Aponte-Centenok Komunikazio eta Zinema Master bat egin zuen; ondoren, film laburrak eta publizitateko iragariak egiten aritu zen lanean. Hiru film labur filmatu ditu: Yahaira (film labur onenaren saria Puerto Ricoko Cinefiesta zinema-jaialdian, 2015), Mi santa mirada (Festival de Cannes-en aukeratua, 2012) eta Luz (film labur onenaren saria Cinefiestan, Habanako zinema-jaialdian, Canneseko Short Film Corner lehiaketan, 2010). Gaur egun El silencio del viento editatzen ari da, bere lehen film luzea.