Alfonso (38) nekeak jota aterako da lanetik; hondartzara joan, eta itsasoan murgilduko da. Burua ateratzean beste hondartza batean izango da, beste garai batean. Gurasoak zain ditu, ur-bazterretik deika. Alfontsok bere gorputz heldutik ikusi eta ulertuko du guztia, 11 urteko haur bat bezala tratatuko badute ere. Hortxe hasiko da fantasiazko bidaia hau, bere bizitzako opor desberdinetan barrena. Egoerak ordena kronologikorik gabe gertatuko dira, bata bestearen atzetik, eta intimitatezko doinuan eta nostalgia barregarriz etengo dituzte hark izandako bizipenak: bere neska-lagunekin, gaztetako eta haurretako lagunekin, alabarekin eta bakardadean.
Adrián Biniez Remedios de Escaladan (Argentinan) jaio zen, 1974an, eta Montevideon (Uruguai) bizi da. 2005ean bere lehen film laburra egin zuen, 8 horas, eta hari esker lehen saria irabazi zuen 2006ko BAFICIn. 2009an bere lehen film luzea estreinatu zuen: Gigante. Hainbat sari jaso zituen nazioartean; besteak beste, Berlineko zinema-jaialdiko Zilarrezko Hartza. 2014an El 5 de Talleres estreinatu zuen, bere bigarren film luzea, Veneziako zinema-jaialdiko Giornate degli Autori-Venice Days Sailaren 11. edizioan. Beste zenbait zinema-jaialdi ere ibili ditu: adibidez, Rotterdam, Mar del Plata eta Tribeca.