tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 64. Edizioa 2016  > Sailak eta filmak > Zinema Eraikitzen
La familia / The Family
Zinema Eraikitzen

Andrés (35) eta haren semea, Pedro (12), Caracaseko langile-auzo batean bizi dira, elkar ikusi gabe ia-ia. Andrések bere lanekin betetzen du bere denbora; bien bitartean, Pedro kaleetan dabil, lagunekin jolasten eta inguruan duen giro bortitzetik ikasten. Pilota partida batean, Pedro mutiko batekin borrokatuko da. Horren berri izatean, mendekatuko diren susmoa izango du Andrések eta etxetik alde egitea erabakiko du, babes bila. Egoera horrek agerian utziko du bere seme nerabea kontrolatu ezin duen aita; aldi berean, ordea, nahigabe elkar hurbilduko ditu, inoiz lehenago ez bezala.

BIOGRAFIA

Gustavo Rondón Córdovak (Caracas, 1977) Gizarte Komunikazioa ikasi zuen Venezuelako Unibertsitate Zentralean. Zinemagintzan espezializatu zen, Pragako Interpretazio Arteen Akademiako Zinema eta Telebista Eskolako Zinema Zuzendaritzako Programa Akademikoan (FAMU), Txekiar Errepublikan. 2003tik 2012ra bost film labur idatzi, zuzendu eta editatu zituen, eta hainbat jaialditarako aukeratu zituzten: Berlin, Miarritze, Toulouse eta Habana. Haren film labur berriena, Nostalgia, 2012ko Berlinaleko Sail Ofizialean izan zen, eta Artek esklusiban erosi zuen.

FITXA
Zuzendaria
Gustavo Rondón Córdova
Gidoia
Gustavo Rondón Córdova
Ekoizpena
La Pandilla Producciones
Natalia Machado Fuenmayor
Cine Cercano / Películas Prescindibles
Marianela Illas
Factor RH
Rodolfo Cova
Avila Films
Alvaro De la Barra
Dag Hoel Filmprod AS
Dag Hoel
Argazkia
Luis Armando Arteaga
Muntaketa
Andrea Chignoli, Gustavo Rondón Córdova
Musika
Por definir
Antzezleak
Giovanny García, Reggie Reyes
Formatua
DCP FOLLOWING DCI
Iraupena
80 m.
Herrialdea
Venezuela - Txile - Norvegia
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea