tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 64. Edizioa 2016  > Sailak eta filmak
Mara Mara
Zinemira - Lehiaketatik kanpo

Gizadiak hainbat modutara ikusi eta bizi izan du heriotza. Pentsa genezake gure modua beste bat dela, baina pentsa genezake ere hain dela berezia eta desberdina, iraganeko koherentzia erlatiboa ere hautsi egiten duela. Mara-mara, euskaraz, elurrak lurraren aurka egiten duen soinua da. Argiak eta iluntasunak zeharkatzen dute film hau, zeina Piriniotan filmatu baitzen, elur-denborale batean.

BIOGRAFIA

David Aguilar Iñigok (Iruña, 1979) Sormenezko Dokumental Masterra egin zuen 2001ean, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. Esperientzia horren ondorioz, bideo digitalarekin esperimentatzen hasi zen eta bideo esperimentaleko zenbait pieza sortu zituen. 2007an Donostiara etorri zen, Pello Gutiérrezekin batera Zazpi T'erdi ekoiztetxea sortzeko. Ordutik, zuzendari, muntatzaile eta argazkilaritzako zuzendari ibili da ekoiztetxean, hainbat proiektutan. Haren aurreko lanak, Nao Yik (2011) filmak, 59. Donostia Zinemaldian (Zinemira) parte hartu zuen eta lehen saria irabazi zuen ALCINE zinema-jaialdian.

FITXA
Zuzendaria
David Aguilar Iñigo
Gidoia
David Aguilar
Ekoizpena
Zazpi T'erdi
Pello Gutiérrez Peñalba
Filmotive
Iñaki Sagastume
Argazkia
David Aguilar, Pello Gutiérrez
Muntaketa
David Aguilar
Musika
Ibon RG, Tzesne
Antzezleak
Josune Gorostegui, Laura López
Formatua
DCP FOLLOWING DCI
Iraupena
41 m.
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea