Dokumentala Euskadiko Alderdi Sozialistaren orduko presidentearen, Jesús Eguigurenen, eta Batasunako buru Arnaldo Otegiren arteko elkarrizketekin hasten da. Txilarre baserrian (Elgoibar, Gipuzkoa) egin ziren, 2000tik 2004ra bitartean. Josu Ternerak eta Eguigurenek Suitzan izandako bilerei buruz hitz egingo dute, baita bilera horietan izandako faseei buruz –direla onerako, direla txarrerako–. Tartean, bidaia gehiago Suitzara eta Norvegiara. Horrez gain, ezker abertzalearekin izandako elkarrizketak ere kontatuko dizkiote elkarri. Askotan parte hartuko du Josu Jon Imazen et a Iñigo Urkulluren EAJek, halaber. Ordura arte aurreratutako lan guztia desegitear geratuko da, alabaina, ETAra zuzendaritza militar berri bat iristen denean: Francisco Javier López Peña "Thierry", erakundearen mutur gogorrenaren ordezkaria.
Justin Webster ez-fikzioaren defendatzaile militantea da. 2004an bere lehen film luze dokumentala egin zuen, Barça confidencial, urtebetez F.C. Barcelonaren zirrikitu artean sartu ostean. Filmari esker hainbat sari irabazi zituen nazioartean. Ondoren, Conexión Madrid (2007) egin zuen, M-11ko atentatuen buruzagiei buruzko filma, baita José María Aznar. Una batalla inacabada (2010), Seré asesinado (2013), guatemalar abokatu baten hilketari buruzko filma (zuzendari onenaren saria jaso zuen FICCI 2014n), eta Gabo, la creación de Gabriel García Márquez (2015) ere.