tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 64. Edizioa 2016  > Sailak eta filmak
Nola?
Zinemira - Lehiaketatik kanpo
Fermin Muguruza
Foto: Alex Abril
Fermín Muruguza
Foto: Alex Abril
Fermin Muguruza
Foto: Gari Garaialde
Fermin Muguruza
Foto: Gari Garaialde

Fermin Muguruza The Big Easy-ra joango da, hiriak liluratuta, disko bat grabatzera: Irun Meets New Orleans, non bere lan-ibilbideko zortzi abesti moldatzen baititu, New Orleanseko doinuetara egokitzeko, eta hiriko bi klasiko interpretatzen. Dokumental bat ere filmatuko du, Nola?, Katrinatik hamar urtera dagoen egoerari buruz. Hori guztiori, hango eszenatokietako onenaz inguratuta: hasi Preservation Hall Jazz Band talde historikotik eta Katey Red bounce-kantarira arte, baita Galactic, Dr. John eta Trombone Shorty-ren lankidetzak ere.

BIOGRAFIA

Fermin Muguruza (Irun, 1963) Kortatu, Negu Gorriak eta Kontrabanda musika-taldeak sortu zituen, baita Esan Ozenki eta Talka disko-etxeak ere, eta disko ugari grabatu ditu. Checkpoint Rock: Canciones desde Palestina (2009) dokumentala zuzendu zuen. Film horrexek eman zion amaiera Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiari eta, urte horretan ere, Zinemiran aurkeztu zen. Next Music Station zuzendu zuen, halaber: Arabiako hainbat herrialdeetako gaur egungo musikari buruzko sail bat, 2011n Zinemiran ere proiektatu zena. 2012an Zuloak aurkeztu zuen Zabaltegin, eta film horrek ibilbide handia egin du hala estatuan nola nazioartean. 2013an No More Tour zuzendu zuen, bere azken birari buruzko film bat, Daniel Gómezekin batera.

FITXA
Zuzendaria
Fermin Muguruza Ugarte
Gidoia
Fermin Muguruza
Ekoizpena
Talka Records &Films
Fermin Muguruza Ugarte
Argazkia
Daniel Gómez Lillo
Muntaketa
Daniel Urdiales
Musika
Fermin Muguruza
Antzezleak
Fermín Muguruza, Preservation Hall Jazz Band, Sunpie Barnes, Katey Red, Erica Falls, Derrick "Oops" Moss, Dan Oestreicher, Helen Gillet, James Singleton, Antonio Gambrell
Formatua
DCP FOLLOWING DCI
Salmentak
Talka Records & Films
Kontrakalea, 23, 2
20304
Irun
Espainia
Web
Iraupena
65 m.
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea