Georgia, 90eko hamarkada. Bi familia onik atera dira, gorputzez behintzat, Abjaziako autonomian izandako gerra labur baina suntsitzailetik. Irabazi duen aldeko kide direnez, galtzaileek bertan behera utzi dituzten etxeak egokituko zaizkie. Hala ere, ez dira gauza izango bizitza berri baketsu bat eraikitzeko.
Rusudan Glurjidzek (Tbilisi, 1972) Zuzendaritza eta Gidoigintza Zinematografikoa ikasi zuen Georgiako Estatuko Zinema eta Antzerki Eskolan. Sobietar Batasuna desegin eta gero, Georgiako industria zinematografiko osoa kolapsatu zenez, publizitatean eta estatuko telebistan aritu zen lanean. 2007tik zuzendaritzako laguntzaile eta ekoizle dabil Cinetech Film Production ekoiztetxean. Skhvisi sakhli hark zuzendutako lehen film luzea da.