Urteetan kanpoan izan eta gero, Martinari laguntzera etorri da Carla. Bien arteko harremana hotza da; bada zerbait elkarrizketetan ekiditen dutena. Martinak isilpeko harreman bat du Diegorekin, bera baino bi aldiz zaharragoa den gizon batekin. Sexu-jolas gogor eta kontrolik gabea darabilte biek. Carlak harreman horren berri izan eta Diegori aurre egingo dio.
Moroco Colman Kordoban (Argentina) jaio zen. Arkitektura ikasi zuen Kordobako Unibertsitate Katolikoan, eta zinema La Metro Diseinu eta Ikus-entzunezko Komunikazio Eskolan. Fin de semana bere film laburra Zinemaldirako hautatua izan zen. Izen bereko film luze hau Colmanen lehen film luzea da.