Bi anaia Pinamar-era itzuliko dira, ama hildakoan, azken agurra emateko eta familiaren apartamentua saltzeko. Pablok lehenbailehen bukatu nahi du; Miguelek, ordea, bisitaz gozatu nahi du. Bidaia honi esker, beren arteko harremana berraurkituko dute.
Argentinan jaioa, Federico Godfrid Irudi eta Soinu Disenatzaile gisa graduatu zen Buenos Aireseko Unibertsitatean. Gaur egun eskolak ematen ditu Argentinako eta nazioarteko zenbait unibertsitatetan. 2009an La Tigra, Chaco zuzendu zuen Juan Sasiaín-ekin batera. Berrogei jaialditan baino gehiagotan parte hartu zuen eta hamazazpi sari irabazi zituen. Telebistan, Piedra y Camino (2011) eta Igualmente Amor (2015) dokumentalak zuzendu ditu. Antzerkirako sei obra ere zuzendu ditu, besteak beste, Arrabal Payaso (2007).