tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi

Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 64. Edizioa 2016  > Sailak eta filmak
Zuzendari Berriak
64. Edizioa 2016
Filmak
Filmak
Zuzendari Berriak
Zuzendari Berriak
AniŞoara / Anishoara
Ana-Felicia Scutelnicu
Alemania - Moldavia 
Anişoara hamabost urteko neska bat da, Moldaviako herri txiki batekoa. Haran pintoresko batean dago herrixka, muino leunen artean. Aitona Petru eta Andrei anaia gaztearekin bizi da, lasai, modu arkaikoan. Baina lau urtaroek aldaketa asko ekarriko dituzte, eta Anişoararen haurtzaroaren azken urtea izango da hura, heldu bihurtu eta beste aro batean sartuko baita.

Compte tes blessures / A Taste of Ink
Morgan Simon
Frantzia 
Vincent-ek bere bizitzaren heren bat ere ez du bizi izan oraindik, baina tatuaturik du dagoeneko gorputzaren erdia, eta ondo erlastua ahotsa, bere post-hardcore bandari esker. Ama hil zitzaionetik, bi zereginetan banatzen du denbora: zoriontsu egiten ez duen bere piercing-egile lanbidean, eta aita arrain-saltzailearekin. Aita, gainera, bizitza berri bat hasi nahian dabil emakum...

Vincent-ek bere bizitzaren heren bat ere ez du bizi izan oraindik, baina tatuaturik du dagoeneko gorputzaren erdia, eta ondo erlastua ahotsa, bere post-hardcore bandari esker. Ama hil zitzaionetik, bi zereginetan banatzen du denbora: zoriontsu egiten ez duen bere piercing-egile lanbidean, eta aita arrain-saltzailearekin. Aita, gainera, bizitza berri bat hasi nahian dabil emakume gazteago batekin. Eta Vincent zoratzen hasia da.

Fin de semana / Weekend
Moroco Colman
Argentina 
Urteetan kanpoan izan eta gero, Martinari laguntzera etorri da Carla. Bien arteko harremana hotza da; bada zerbait elkarrizketetan ekiditen dutena. Martinak isilpeko harreman bat du Diegorekin, bera baino bi aldiz zaharragoa den gizon batekin. Sexu-jolas gogor eta kontrolik gabea darabilte biek. Carlak harreman horren berri izan eta Diegori aurre egingo dio.

Hu Xi Zheng Chang / Something In Blue
Yunbo Li
Txina 
Lau gazte, hiri bat. Maitasunagatik edo idealismoagatik, harridura dibertigarri eta arin batez. Urte-sasoiak aldatu ahala, filmean sartzen dira, bizitzatik; eta bizitzara itzultzen dira gero, filmetik. Beren buruarena egiten dute filmean, eta filmean jokatzen dituzten paperek beren bizitzak aldarazten dituzte. Inprobisazio original bat Txinako zineman, hiriko bizimodua irudikat...

Lau gazte, hiri bat. Maitasunagatik edo idealismoagatik, harridura dibertigarri eta arin batez. Urte-sasoiak aldatu ahala, filmean sartzen dira, bizitzatik; eta bizitzara itzultzen dira gero, filmetik. Beren buruarena egiten dute filmean, eta filmean jokatzen dituzten paperek beren bizitzak aldarazten dituzte. Inprobisazio original bat Txinako zineman, hiriko bizimodua irudikatzeko modu berri bat.

Bar Bahar / In Between
Maysaloun Hamoud
Israel - Frantzia 
Salma, Laila eta Nur ez dira inoiz egokituko. Israelgo pasaportea duten palestinarrak dira eta Tel Aviven askatasunezko bizimodu bat bizitzea aukeratu dute, sorlekutik urrun. Hirurak ari dira maitasun bila, baina palestinar gazteak diren heinean, laster ohartuko dira ez dutela erraz izango beraiek aukeratutako harreman bat lortzea. Beren lekua bilatu beharko dute munduan, dela ...

Salma, Laila eta Nur ez dira inoiz egokituko. Israelgo pasaportea duten palestinarrak dira eta Tel Aviven askatasunezko bizimodu bat bizitzea aukeratu dute, sorlekutik urrun. Hirurak ari dira maitasun bila, baina palestinar gazteak diren heinean, laster ohartuko dira ez dutela erraz izango beraiek aukeratutako harreman bat lortzea. Beren lekua bilatu beharko dute munduan, dela hirian, dela beren herrietan.

Le ciel flamand
Peter Monsaert
Belgika 
Hiru emakume-belaunaldiren bizitzei eginiko begirada bat. Monique eta bere alaba, Sylvie, burdel bateko arduradunak dira Mendebaldeko Flandria eta Frantzia arteko mugan. Eline, Sylvieren sei urteko alaba, bere amaren eta amonaren lantoki misteriotsuarekin liluratuta dago; izan ere, sekula ez diote utzi barrura sartzen. Gertaera dramatiko batek hankaz gora jarriko ditu haien biz...

Hiru emakume-belaunaldiren bizitzei eginiko begirada bat. Monique eta bere alaba, Sylvie, burdel bateko arduradunak dira Mendebaldeko Flandria eta Frantzia arteko mugan. Eline, Sylvieren sei urteko alaba, bere amaren eta amonaren lantoki misteriotsuarekin liluratuta dago; izan ere, sekula ez diote utzi barrura sartzen. Gertaera dramatiko batek hankaz gora jarriko ditu haien bizitzak, eta kolokan utziko ditu familia-harremanak.

Lumières d'été - Natsu no hikari / Summer Lights
Jean-Gabriel Périot
Frantzia 
Akihiro, Parisen bizi den japoniar zinemagile bat, Japoniara itzuliko da Hiroshimako bonba atomikotik bizirik atera ziren zenbait lagun elkarrizketatzera, gertakariaren 70. urtemugaren oroimenezko dokumental baterako. Elkarrizketek sakon hunkituko dute, eta atsedenaldi bat hartzea erabakiko du. Hirian nora gabe dabilela, Michiko gazte alai eta enigmatikoa ezagutuko du.

María (y los demás)
Nely Reguera
Espainia 
Ama hil zitzaienetik, Maríak aita eta neba-arrebak zaintzeko ardura hartu du. Familiaren zutarria izan da. Horregatik, aitak bere erizainarekin ezkonduko dela jakinarazten dionean, bizitza gainbehera datorkiola sentituko du Maríak. 35 urterekin, bere patua aldatu beharko du.

Park
Sofia Exarchou
Grezia - Polonia 
Isolatua eta bertan behera utzia, hondatutako kirol-estadioz inguratua, Atenako Olinpiar Hiria ia hutsik dago gaur egun. Langile-familia batzuk soilik bizi dira han; 2004ko Jokoen ostean doan eskaini zitzaien bizilekua. Hiri barruan, atera ezinik, gazte talde bat hondarren artean dabil, Olinpiar Jokoen bertsio distortsionatuetara jolasten eta diru truke zakurrak estalarazten. T...

Isolatua eta bertan behera utzia, hondatutako kirol-estadioz inguratua, Atenako Olinpiar Hiria ia hutsik dago gaur egun. Langile-familia batzuk soilik bizi dira han; 2004ko Jokoen ostean doan eskaini zitzaien bizilekua. Hiri barruan, atera ezinik, gazte talde bat hondarren artean dabil, Olinpiar Jokoen bertsio distortsionatuetara jolasten eta diru truke zakurrak estalarazten. Taldeko zaharrena, Dimitris (17), hiriko mugetatik ihes egiten saiatuko da, Anna (22) atleta erretiratuarekin batera. Itsaso ondoko bigarren mailako konplexu turistikoetara joan nahi dute, Atenas kanpoaldean. Egingo dituzten bisitetan, eta atzerriko turisten bizitzan gero eta gehiago sartu ahala, proban jarriko da Dimitriren onarpen-nahia, modu bortitzetan.

Pinamar
Federico Godfrid
Argentina 
Bi anaia Pinamar-era itzuliko dira, ama hildakoan, azken agurra emateko eta familiaren apartamentua saltzeko. Pablok lehenbailehen bukatu nahi du; Miguelek, ordea, bisitaz gozatu nahi du. Bidaia honi esker, beren arteko harremana berraurkituko dute.

Porto
Gabe Klinger
Portugal - Frantzia - AEB 
Jake (Anton Yelchin) eta Mati (Lucie Lucas), Portugaleko Porto hirian, noizbait konexio labur bat izan zuten, bi ezezagun dira. Misterioak partekatu zituzten momentuen inguruan jarraitzen du, eta oroitzapenen arteko bilaketan, inhibizio gabeko gau baten sakontasunak berritzen dituzte.

Teesklejad / Pretenders
Vallo Toomla
Estonia - Lituania - Letonia 
Erabaki zail bat hartu ostean, Anna eta Juhan aurrera ezin egin dabiltza. Lagun batzuen udako etxera joango dira. Han, ekaitzak ezustean harrapatutako bikote bat hartuko dute etxean. Harremanetako egiei eta ilusioei buruzko drama psikologiko bat da Pretenders.

Vanatoare / Prowl
Alexandra Balteanu
Alemania 
Lidiak usoak hazten ditu eta bizimodu arrunta darama bere senarrarekin eta bi alabekin. Denisa ausartak kirol-oinetako berriak erosi nahi dizkio bere senargai bizizaleari. Vanesak, gazteenak, begi berdeko gizon perfektua ezagutzea du amets. Hiru emakumeak leku berean aritzen dira sexu-lanetan, zubi baten azpian. Auzoko polizien bisitak jasotzen hasiko dira, itxuraz asmo onekoak...

Lidiak usoak hazten ditu eta bizimodu arrunta darama bere senarrarekin eta bi alabekin. Denisa ausartak kirol-oinetako berriak erosi nahi dizkio bere senargai bizizaleari. Vanesak, gazteenak, begi berdeko gizon perfektua ezagutzea du amets. Hiru emakumeak leku berean aritzen dira sexu-lanetan, zubi baten azpian. Auzoko polizien bisitak jasotzen hasiko dira, itxuraz asmo onekoak, eta aurre egitea erabakiko dute.

Waldstille
Martijn Maria Smits
Herbehereak 
Ben espetxeratu egin dute, berak sorrarazitako auto-istripu batean neska-laguna hil eta gero. Denbora luzea igarota, sorterrira itzuliko da Ben, Waldstille-ra, Holandako hegoaldean, eta han aurre egin beharko die neska-laguna zenaren gurasoei, haiek eskuratu baitzuten alabatxoaren zaintza. Aitona-amonek ez diote utzi nahi Beni neskatoa berriro ikusten. Baina Benek Cindyrekin ga...

Ben espetxeratu egin dute, berak sorrarazitako auto-istripu batean neska-laguna hil eta gero. Denbora luzea igarota, sorterrira itzuliko da Ben, Waldstille-ra, Holandako hegoaldean, eta han aurre egin beharko die neska-laguna zenaren gurasoei, haiek eskuratu baitzuten alabatxoaren zaintza. Aitona-amonek ez diote utzi nahi Beni neskatoa berriro ikusten. Baina Benek Cindyrekin galdutako denbora berreskuratzeko erabaki irmoa hartu du.

Yeon-ae-dam / Our love story
Lee Hyun-ju
Hego Korea 
Yoon-ju Arte Ederren graduondokoa egiten ari den neska bat da. Arduraldi partzialeko lantxoak egin behar ditu hilabete amaierara iristeko eta lagun baten etxean bizi da, Young-eun-enean, alokairu txiki baten truke. Young-eun-ek gustuko du loturarik gabeko harremanak izatea; Yoon-ju-k, aldiz, ez du interesik horretan. Egun batean, bere proiekturako material bila ari dela, Ji-soo...

Yoon-ju Arte Ederren graduondokoa egiten ari den neska bat da. Arduraldi partzialeko lantxoak egin behar ditu hilabete amaierara iristeko eta lagun baten etxean bizi da, Young-eun-enean, alokairu txiki baten truke. Young-eun-ek gustuko du loturarik gabeko harremanak izatea; Yoon-ju-k, aldiz, ez du interesik horretan. Egun batean, bere proiekturako material bila ari dela, Ji-soo izeneko neska batekin egiten du topo bigarren eskuko gauzen denda batean. Ji-soo halako leku bitxi batean ikusita, neskarekiko erakarpen berezi bat sentituko du Yoon-ju-k.

Yi bai wu shi sui de sheng huo / One Hundred and Fifty Years of Life
Liu Yu
Txina 
Han, 90 urteko gizon bat, urritasun mental bat duen 60 urteko semearekin bizi da, Pekineko hegoaldean. Bi alabek Han-en apartamentua gutiziatzen dute eta haren pentsioaz jabetzen dira. Han-en kezkarik handiena, dena den, beste bat da: zer gertatuko zaion semeari bera hildakoan. Egun batean, Han-en semea hiri inguruko auzo batean abandonaturik utziko du haren suhiak, eta desager...

Han, 90 urteko gizon bat, urritasun mental bat duen 60 urteko semearekin bizi da, Pekineko hegoaldean. Bi alabek Han-en apartamentua gutiziatzen dute eta haren pentsioaz jabetzen dira. Han-en kezkarik handiena, dena den, beste bat da: zer gertatuko zaion semeari bera hildakoan. Egun batean, Han-en semea hiri inguruko auzo batean abandonaturik utziko du haren suhiak, eta desagertu egin dela kontatuko du.

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea