64. Donostia Zinemaldian zehar industriako jarduera ugari gauzatuko dira. Horiek guztiak Agenda Profesionalean zehaztuta daude eta Zinemaldiaren webgunean unean-unean eguneratuko dira. Industriako akreditatuek egunero jasoko duten News Flashean ere agertuko dira eguneratzeak.
Donostia nazioarteko industriaren topagunea izango da Zinemaldi osoan zehar, eta bereziki hilaren 19, 20 eta 21an, Europa-Latinoamerika V. Koprodukzio Foroa eta Zinema Eraikitzen 30 ekimenak ospatuko diren egunetan.
Audiences in Motion. Listening to the User bezalako jardunaldiak, bilera eta topaketa profesioalak, aurkezpenak eta mahai-inguruak programatuko dira. Horiek guztiek harremanak, lankidetza eta pelikulen nazioarteko zirkulazioa ahalbidetuko dute.