Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 65. Edizioa 2017  > Zinemaldiaren Egunkaria > GAI SERIOIEI BURUZ ERE BARRE EGIN DAITEKE
Zinemaldiaren Egunkaria » BELODROMOA
GAI SERIOIEI BURUZ ERE BARRE EGIN DAITEKE
FE DE ETARRAS
Larunbata, 2017(e)ko irailak 30

2004. urtean sortutako proiektu hau kajoi batean gordeta egon da hainbat produktorek ezetza eman zutelako urte askotan zehar, “garai horretan gizartea ez zegoen prest mota honetako pelikula batentzat”, baieztatu du filmaren aurkezpenean zuzendariak, Borja Cobeagak. Netflix agertu den arte, aurrerapauso bat emanez Borja Cobeaga eta Diego San Joséren gidoia aurrera ateratzeko.

Umore beltzeko film honek ETAko komando baten gertaerak kontatzen ditu: Pisu batean beterano bat, bikote bat eta Albacetekoa den gazte bat bildu dira dei baten zain, banda terorristaren hurrengo pausua zein den jakiteko. 2010eko udan gertatzen da, alde batetik, ETAren su-etena gerta daitekeenean, eta, bestetik, Espainiako Selekzioak mundiala irabazten duenean. Azken honek gainera, gehiago frustratuko du koadrila honen egunerokotasuna.

Javier Camarak azaldu duenez, Cobeagak (zuzendaria), San Josék (gidoi- laria) eta Julián Lópezek (aktorea) buru bikainak dituzte: “Haiekin zaudenean izugarria da, eta ikustean zelan egiten den lana haiengan konfidantza itsua duzu; horregatik haien ondoan egoten saiatzen naiz”, baieztatu du.
Camararen pertsonaia oso berezia da, “ez daki iniziatibarik hartzen. Dei baten zain dago ez dakielako bere kabuz ezer egiten”, azaldu du aktoreak. Pertsonaia hasieratik gustatu zitzaiola adierazi du, “barre handiak bota nituen gidoia irakurtzean”, baina puntu serio bat ere adierazi du, “batzutan eztarrian korapilo bat jartzen zitzaidan, pentsatzean horrelako pertsonaiak errealitatean egon direla”, aitortu du.
Cobeagak onartu du gai honek erreakzioak izango dituela, baina politika era barregarrian hartzea ona dela gehitu du, “norbaitek horrelako pelikula bat egin behar zuen. Guk fanatismoari kritika egiten diogu umorez, bai bere bandera gehiegi maite dutenentzat, zein kontrakoarena gehiegi gorrotatzen duenarentzat”, gehitu du.
KRITIKA ASKO JASO DITUEN PELIKULA
Pelikulak kritika handiak jaso ditu estreinatu baino lehen, gehien bat Netflixen iragarkiagatik. Hainbat erakunde minduta sentitu dira ETAren inguruko bromak egiteagatik, baina filmeko taldeak esan duen moduan, “helburua lortu da, pelikulaz hitz egin da”. “Hasieran niri ere harri- tu ninduen, baina azken finean marketing kontuak dira, eta norbait ona bada honetan, Netflix da”, baieztatu du Gorka Otxoa aktoreak.
Bai zuzendariak zein gidoilariak, Diego San Josék, onartu dute Netflixekin askatasun handia izan dutela lan egiteko orduan, “ez dut esan nahi iraganean zentsura zegoenik, baina bai aspektu batzuetan ezin genituela gauzak nahi genuen moduan egin”. Netflixekin lan egitea , ordea, “zoragarria” izan dela aitortu dute biek.
Alde honetan ere, mota honetako pelikulak egiteko dagoen erraztasunaz –edo zailtasunaz– ere aritu dira. “Askotan nagia ematen du horrelako proiektu bat aurrera ateratzen saiatzeak, badakizulako kontrako iritzi asko egongo direla. Baina nire ustez politika baino harago jo- an behar gara eta horrelako komediak egitera animatzen dut jendea, azkenean aurrera ateratzen direlako”, aitortu du. “Azken finean, guri gustatzen zaiguna da errealitatean gertatzen diren gauzetaz barre egitea, eta alde horretan ez dugu autozentsurarik egiten”. Argi utzi dute haiek nahi dutena “jendeak barre egitea” dela, eta hori behintzat, pelikula honekin lortu dute.
Borja Cobeagak badauka harremana Zinemaldiarekin, 2014. urtean Irizar saria jaso baitzuen. Aurten Belodromoan aurkeztuko da bere pelikula lehen aldiz, eta urritik aurrera Netflixen egongo da ikusgai. Produktoreak ere esan duenez, Netflixekin dabiltza hizketan, pelikula Goya sarietara aurkeztea gustatuko litzaiekelako.


NAIA DIEZ
 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones