Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 65. Edizioa 2017  > Zinemaldiaren Egunkaria > “ANONIMATUA EZ DA TXARRA IDAZLE BATENTZAT”
Zinemaldiaren Egunkaria » EPAIMAHIA
“ANONIMATUA EZ DA TXARRA IDAZLE BATENTZAT”
JORGE GUERRICAECHEVARRÍA SAIL OFIZIALA
Larunbata, 2017(e)ko irailak 30

Jorge Guerricaechevarríak Álex de la Iglesiaren Mirindas asesinas film labur gogoangarriaren gidoia idatzi zuenean egin zuen zinemaren munduan debuta. Hortik aurrera, oso lotura estua izan dute bien ibilbideek, eta zuzendariaren film luze gehientsuenen gidoilaria izan da Jorge. Almódovarren Carne trémula filmaren gidoia idatzi zuen, eta Daniel Monzónen ohiko lankide izan da haren hainbat lanetan, Celda 211 bikain askoan, kasu.

Oso diferentea da Zinemaldia epaimahaiaren ikuspuntutik begiratuta?

Egia esan, adinean aurrera goaz jada, eta aurten maiz gogoratu naiz gaztetan akreditatu gabe eta xoxik gabe etor- tzen ginen garaiez. Oporretan egongo bagina bezala gentozen. Lagun batek hutsik zegoen pisu bat uzten zigun eta lurrean lo egiten genuen, zakutan. Ordaindu gabe sartzen saiatzen ginen zineman. Orduz geroztik, sarritan itzuli naiz, baina inoiz ez Zinemaldi osoa pasatzera. Ikuspegia oso bestelakoa da, ordea, jaialdia barrutik ikusita.

Epaimahaikide gisa ez dugu Alde Zaharrean pote batzuk jotzeko astirik izan, alabaina, koadrilla polita osatu dugu eta ondo konpondu gara elkarrekin. John Malkovichen jarrera
talde egitekoa izan da, hierarkiarik gabeko taldea egitekoa.

Zer moduz daramazu erantzukizunaren zama?
Presiorik ez sentitzen saiatzen naiz, erantzukizuna uxatzen. Hala ere, filmak adi-adi ikusi beharrak baldintzatu egiten zaitu nolabait, ez da zinemara plazer hutsez joatea bezala. Nolanahi ere disfrutatzen ari naiz, Sail Ofizialak toki ezezagunetarako ateak irekitzen baitizkizu. Egungo gizarteko kezkak islatzen dituzten film mordoska ikusten ari naiz, Europan elkarbizitzera kondenaturik dauden kultura ezberdinetako jendeen ingurukoak, esaterako.
Filmetako zein alderdiei erreparatzen diezu gehien?
Gidoilari batengandik espero zitekee- naren kontra, arreta ez dut kontakiznaren egituran jartzen bereziki, pertsonaiengan baizik. Komedia nahiz drama izan, pertsonaiak onak eta sinesgarriak badira, gainerakoak ez dauka hainbesteko garrantziarik. Argumentua oso interesgarria izanik ere, pertsonaiekin enpatiarik ez baduzu, istorioaren kanpo-geruzan geratzen zara.
Zinemaren ahaztutako handiak dira gidoilariak?
Gidoilariak zuzendariaren itzalean gelditu ohi gara. Agerian gehiegi egoteak ez digu mesederik egiten. Nolabaiteko ikusgarritasuna izan nahi dugu noski, baina arriskugarria deritzot zinema-jaialdi askotara joatea. Egun osoa komunikabideen fokupean egongo bagina, errealitatetik urrun geratuko ginateke. Beti esaten dut zinema-jaialdiak burbuila antzeko bat direla, ospeak joera orokorrerantz eramaten zaitu, eta, azkenean, jaialdietan atsegin izango diren gauzak idazten amaitzen duzu. Anonimatua ez da txarra idazle batentzat, errealitateari lotuago egoten laguntzen zaitu.
Zuzendari izateko tentaldirik izan al duzu inoiz?
Askotan eskaini izan didate aukera, baina nork berak bere izaera ezagutu behar du, eta nirea ez da zuzendari lanetara egokitzen. Errodajetan sarri egoten naiz, zuzendariarekin harreman estuan, eta konturatzen naiz zuk idatzitakoa indartu egiten duela, beste maila batera eramaten duela. Izaera kontua da eta nik ez dut zuzendari senik, baina horrek ez du esan nahi nire lana zuzendariarena baino gutxiago denik. Lan desberdinak dira, besterik ez.
Demagun epaimahaikideak amo- dio-komedia baten protagonistak zaretela…
Epaimahai honetan elementu guz- tiak dituzu komedia bat egiteko: aktoreak, zuzendariak… Zinemaldian girotutako pelikula bat egitea ez litzateke txorakeria. Bakoitzak bere drama txikia dauka: finantziazio bila dabilen zuzendaria, bere biziko rola lortzeko hoteleko atondoan ezustean bailitzan zuzendariarekin topo egin nahi duen aktorea... Korapilo polita asmatu daiteke epaimahaikideen inguruan.
SERGIO BASURKO

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones