Marcos Ruiz de Aldazábal, eskrupulurik gabeko enpresaria, porrot egin duen ekoiztetxe baten buru da. Etsi-etsian eta dirurik gabe, Marcosek eta bere taldeak plan bat antolatuko dute inbertitzaile milioidun bati iruzur egiteko. Horretarako, haien filmean lan egiteari uko egin dion Ray Silvela aktore prestigiotsuaren ordezkoa erabiliko dute. Donostia Zinemaldiaren esparruan hasiko da iruzur itzela, eta bertan ezer ez da izango dirudiena.
Antonio Cuadrik askotariko zereginak bete ditu: telebistako programa eta sailetako gidoilari, zuzendari eta errealizadorea (Lo + Plus, Las noticias del guiñol, Al salir de clase, Cuéntame…), proiektu eta formatuen egokitzapena eta garapena, publizitate-spotak, bideoklipak, telefilmak eta film luze zinematografikoak. Azken horien artean, La gran vida (2000), Eres mi héroe (2003), La buena voz (2006), El corazón de la tierra (2007) eta Thomas vive (2013) daude.