XXI. mendearen hasieran, El Bulli jatetxeak gastronomiaren mundua irauli, eta goi-sukaldaritzaren errege bihurtu zuen Ferran Adrià chefa. Arrakasta horren atzean sormen handiko jenio ezezagun bat gordetzen zen: Ferranen anaia txikia, Albert. 2013an, Albert Adrià munduko chef gutxietsiena zela iritzi zen. Enigma, haren inperio gastronomikoaren altxorra, helburu argi eta garbi batekin ireki zen: munduko jatetxe onenetakoa bihurtzea. Horixe da Alberten ahalegina, El Bulli mitikoaren itzalpetik atera eta sukaldari handien panteoian sartzeko.
Laura Collado Justin Webster zuzendariaren eskutik hasi zen dokumentalgintzan, Al Jazeeraren People & Power sailerako lanean. Ekoizle sortzaile gisa hainbat dokumental garatu ditu. Jim Loomis hamabost urtetik gora aritu da dokumentalgintzan. Besteak beste, argazki-zuzendaria eta muntatzailea izan da BBC, DK, ARTE, AL Jazeera, CNN, TVC eta TVE kateek ekoitzitako filmetan. Elkarrekin, Trueday Films sortu zuten biek: aurkikuntza, emozio, motibazio eta aldaketarako iturri den sormenezko dokumentalgintza ardatz duen ekoiztetxe bat.