Gaur egun, Japonian, Osamu Tomita da ramenaren erregea. Bere munduaren sakonenera eramango gaitu, zopa eta fideo ezin hobeak prestatzeko hurbilketa obsesiboan egiten dituen urrats guzti-guztiak erakusteko, eta osagai onenak bilatzeko ahalegin nekaezina azaltzeko. Dokumental honek Japoniako ramen-maisu handienen eta haien zale amorratu ugarien bizitzako 15 hilabete erregistratzen ditu.
Koki Shigeno aski ezaguna da, telebistarako dokumental zuzendari beteranoa den heinean. Bere lanetan, besteak beste, sushiaren maisu Mr. Araki, soba fideoen maisu Mr. Kotaka, eta Alain Passar frantses sukaldaria izan ditu ardatz. Ramen Heads lehen film luzea du.