Bento (janari-kutxatxoa) batek lotutako aitaren eta alabaren benetako istorio hunkigarria da hau. Institutuan emandako hiru urteetan, aitak egunero prestatutako bentoa jaten zuen alabak. Institutuaren azken egunean, aitak prestatu zion lehen bentoaren argazkia aurkitu zuen, ohar batekin. Istorioaren ondorioz txio bat argitaratu zuen alabak, eta Twitterren 350.000 lagun utzi zituen negar-zotinka. Mezua 80.000 alditan baino gehiagoan birtxiokatu zen, eta 260.000 'like' lortu zituen.
New Yorken jaioa, Masakazu Fukatsuk Japoniako hainbat rock talderen musika-bideoak zuzendu ditu: adibidez, Andymori, One Ok Rock edo 9mm Parabellum Bullet. Papa no obento wa sekaiichi egin duen lehen film luzea da.