San Juan (Puerto Rico). Polizia-kapitainak agertzeko dei egingo dio Henry Hearst abokatuari, uharteko pertsona garrantzitsuenetako bati, neskatxa baten bahiketari eta hilketari buruzko adierazpena osa dezan. Izan ere, hilabete batean beste bi neska ere erail dituzte, oso antzeko egoeratan. Hala ere, hasieran bisita arrunta zirudiena aurreikusi ezineko ondorioak izango dituen galdeketa latza bihurtuko da.
Stephen Hopkinsek Australian egin zuen zuzendaritzan debuta, Dangerous Game (1987) filmarekin, eta horri esker A Nightmare on Elm Street 5: The Dream Child (Amesgaiztoa Elm Streeten 5, 1989) filma zuzentzeko hautatu zuten. Horren ondoren iritsi ziren Predator 2 (1990), Judgment Night (1993), Blown Away (1994) eta The Ghost and the Darkness (1996). 2004an Canneseko zinema-jaialdian lehiatu zen The Life and Death of Peter Sellers filmarekin. Gaur egun arte, Race (2016) du bere azken filma.