Helsinki. Khaled, siriar etorkin gazte bat, ezkutuan iritsi da Poloniatik datorren zamaontzi batean. Bitartean, Wikström izeneko saltzaile gatzgabe batek bere ezkontzari amaiera eman, negozioz aldatu, eta gutxitan bisitatutako jatetxe bat irekitzeko erabakia hartuko du. Bien bideak elkar gurutzatuko dira, eta Wikströmek aterpea, jana eta lana eskainiko dio Khaledi. Baina mutilaren ametsa bere arreba aurkitzea da, hura ere Siriatik alde egina baita.
Aki Kaurismäki egungo zinemako zuzendari europar garrantzitsuenen artean kokatzen da. Haren filmografiako gako izenburu batzuk dira hauek: Ariel (1988), Tulitikkutehtaan tyttö (1990), Kauas pilvet karkaavat (Igaroko diren hodeiak) (1996), Mies vailla menneisyyttä (2002, Canneseko epaimahaiaren sari nagusia), edo Le Havre (2011, FIPRESCI saria Cannesen); klasiko modernoak dira, benetan. Toivon tuolla puolen filmak zuzendari onenaren Zilarrezko Hartza irabazi zuen Berlingo aurreko zinema-jaialdian.