tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 65. Edizioa 2017  > Sailak eta filmak > Glocal
Izbrisana / Erased
Glocal in Progress

Ana (36) bere hiriko ospitale batean erdituko da, konplikaziorik gabe. Arazo burokratiko txiki bat besterik ez dago: Ana ez dago datu-base informatizatuan. Garrantzirik gabeko arazo tekniko bat da, ziurrenik. Handik egun batzuetara, ordea, armiarma-sare erabat kafkatarrean harrapatuta dago Ana: ordenagailuan agertzen ez denez, ez du gizarte-segurantzarik, ezta bizileku finkorik ere. Bat-batean, Ana atzerritarra da, bizitza osoa Eslovenian eman badu ere. Legalki ez da existitzen; beraz, haren semea umezurtza da. Eta umezurtzak adopzioan ematen dira.
*1992ko otsailaren 26an, Esloveniako Errepublikako Barne Ministerioak bertako 25.671 hiritar ezabatu zituen artxiboetatik. Gehienek ez dute legezko estatusik oraindik.

BIOGRAFIA

Miha Mazzini idazlea, gidoilaria eta zinema-zuzendaria da. Hogeita hamar liburu argitaratu ditu, eta hamar hizkuntzetara itzuli dira. Sladke sanje (2001) eta Operacija Cartier film luzeen gidoiak ere idatzi ditu; lehenengoak film onenaren Urrezko Palmorria irabazi zuen Valentziako Mostran, eta bigarrenak telebistako film onenaren European CIRCOM Award saria 1992an. Horrez gain, hainbat zinema-jaialditan saritutako bost film labur eta telebistarako dokumental bat idatzi eta zuzendu ditu.

FITXA
Zuzendaria
Miha Mazzini
Gidoia
Miha Mazzini
Ekoizpena
Gustav Film
Frenk Celarc
Kinorama
Ankica Juric Tilic
Delirium
Biljana Prvanovi
Mogador Film
Christoph Thoke
Argazkia
Dusan Joksimovic
Muntaketa
Tomislav Pavlic
Musika
Jura Ferina, Pavao Miholjevic
Antzezleak
Judita Frankovic
Formatua
DCP FOLLOWING DCI
Iraupena
84 m.
Herrialdea
Eslovenia - Kroazia - Serbia
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea