Euskal dantzen sinbolo eta metaforak oinarri hartuta, sormenezko pelikula libre bat da Dantza, bizitzaren zikloaren istorioa eta gizakiaren eboluzioa erakusten duen fikziozko film musikal bat. Film honetan, dantzen bitartez gai unibertsal asko jorratzen dira; besteak beste, bizirautea, sinesmena, festa, maitasuna eta heriotzaren kontrako etengabeko borroka. Aldi berean, abestiez, keinuez eta erritmoaz lagunduta narrazio sinple baina argia osatzen da.
Zuzendaritza-laguntzaile gisa ibilbide luzea egin ondoren, Txotx (1997) eta 40 ezetz (1999) film laburrak eta Aupa Etxebeste! (2005) film luzea zuzendu zituen Telmo Esnalek, Asier Altuna zuela zuzendarikide. Film luzea Donostia Zinemaldiko Zabaltegi-Zuzendari Berriak sailean lehiatu zen, eta Gazteriaren saria eskuratu zuen. 2011n sail horretan aurkeztu zuen Urte berri on, amona! filma ere, eta 2016an Donostian ere aurkeztutako Kalebegiak talde-filmeko ataletako bat zuzendu zuen. Taxi! (2007) eta Amona putz! (2009) film laburrak ere zuzendu ditu.