Pedro hamabi urteko mutiko bat da; bere lagunekin, kaleetan zehar ibiltzen da, Caracaseko langile-auzo bateko giro bortitzaren erdian. Borroka batean Pedrok larri zaurituko du beste mutil bat, eta orduan ihes egin eta ezkutatu behar direla erabakiko du Andrések, Pedroren aita ezkongabeak. Andrés konturatuko da aita gisa ezin duela bere seme nerabea kontrolatu, baina, egoera hori dela medio, inoiz baino gehiago hurbilduko dira bata bestearengana.
Gustavo Rondón Córdovak Komunikazioa ikasi zuen Venezuelako Unibertsitate Zentralean, eta Zinemagintza FAMUko Zinema eta Telebista Eskolan (Praga). Hainbat film labur idatzi, zuzendu eta ekoitzi ditu, eta askotariko zinema-jaialdietan proiektatu izan dituzte: adibidez, Berlin, Tribeca, Miarritze, Toulouse eta Habanan. Berriena, Nostalgia (2012), Berlinaleko lehiaketarako aukeran sartu, eta ARTE telebista-katean emititu zen. La familiak Kritikaren Astean parte hartu zuen Canneseko aurreko zinema-jaialdian.