Alfonso, lanetik atera, eta itsasora joango da. Uretan murgildu eta igerian hasiko da. Duela bost urte familiarekin oporretan egon zen hondartzan agertuko da. Han, bidaia zoragarri batean hasiko da, bere bizitza osoko uda eta bainuetxeetan zehar: txikitan gurasoekin, irla misteriotsu batean bere emazte ohiarekin, gaztetan bere lagunekin, Malaysiako pirata batzuekin, eta leku berean bi urtez jarraian kanpatzen, bi neska-lagun desberdinekin.
Adrián Biniezek, 2005ean 8 horas filma zuzendu, eta lehen saria eskuratu zuen Buenos Aireseko Zinema Independenteko Jaialdian (BAFICI). 2009an Gigante estreinatu zuen, berak zuzendu eta idatzitako lehen film luzea; Berlingo nazioarteko zinema-jaialdian estreinatua, Zilarrezko Hartza irabazi zuen, eta urte hartako Donostia Zinemaldiko Horizontes Latinos sailean parte hartu zuen. 2014an Veneziako nazioarteko zinema-jaialdian estreinatu zuen bere bigarren film luzea, El 5 de Talleres; ondoren, hainbat zinema-jaialditan parte hartu zuen harekin, hala nola Rotterdam, Mar del Plata eta Sao Paulokoetan.