Valeriak 17 urte ditu eta haurdun dago. Puerto Vallartan bizi da bere ahizpaorde Clararekin. Haien amak, Abrilek, denbora luzea darama kanpoan, eta Valeriak ez dio haurdunaldiaren berri eman nahi. Baina Clarak hari deitzeko erabakia hartuko du, etxean haurtxo bat izateak dakartzan zailtasun ekonomikoak eta erantzukizunak direla eta. Abril alabei laguntzeko prest iritsiko da, baina laster ulertuko dugu zergatik nahiago zuen Valeriak hura urrun geratzea.
Hainbat film labur, iragarki eta bideo egin ondoren, Michel Francok Daniel y Ana zuzendu zuen 2009an, bere lehen film luzea. Besteak beste, Canneseko zinema-jaialdiko Errealizadoreen Hamabostaldiaren aukeran sartu zen. Bigarren lana ere, Después de Lucía (2012), Cannesen izan zen, eta Un Certain Regard Saria irabazi zuen han. Ondoren, A los ojos (2013) eta Chronic (2015) egin zituen, eta azken horrek gidoi onenaren saria eraman zuen Cannesen. La hijas de Abril filmak Epaimahaiaren Saria irabazi zuen Canneseko aurreko zinema-jaialdiko Un Certain Regard sailean.