Forma fisikoak gizartearen aurrean baldintzatzen gaitu, berdin dio geuk aukeratu dugun ala ez. Pieles fisikoki desberdinak direlako ezkutatu, gorde edo elkartu behar izan duten pertsona batzuen istorioa da. Samantha, digestio-aparatua alderantziz duen emakumea, Laura, begirik gabeko neska, edo Ana, aurpegia gaizki osatua duen emakumea. Pertsona bakartiak dira, eta borrokan aritu behar dute, forma fisiko bakarra ulertzen eta ezberdina dena baztertu eta gaizki tratatzen duen gizartean beren lekua aurkitzeko.
Eduardo Casanova 12 urterekin hasi zen aktore lanetan, telebistan, zineman eta antzerkian. Bere lehen film laburra, Ansiedad, 17 urterekin filmatu zuen, eta ondoren etorri ziren Fumando espero, Amor de madre, La hora del baño, Eat my shit eta Fidel, aktore gisa irabazitako diruarekin eginak guztiak. Publizitate-iragarkiak, bideoklipak eta enkarguzko beste lan batzuk ere egin ditu. Filmaketen artean, gidoigintza ikasi zuen Kubako EICTVn eta Madrilgo Factoría del Guión eskolan. Pieles, bere lehen film luzea, Berlineko aurreko zinema-jaialdian estreinatu zen eta Gazte Epaimahaiaren Saria jaso zuen Malagako zinema-jaialdian.