Aragoiko frontea, 1937. Lluís ofizial errepublikanoa aldi baterako jarduerarik ez duen postu batean dago. Carlana alargun enigmatikoa ezagutu, eta harekin maiteminduko da. Carlanak ofiziala engainatuko du, eskualdeko Andere bihurtzeko behar duen ziurtagiria faltsifikatu dezan. Solerás, Lluísen lagun mina eta kargutik degradatutako ofiziala, iruzurraz ohartuko da, eta hura ez salatzeko baldintza ezarriko dio Carlanari: Bartzelonako fronteko bonbardaketetatik urrun ditzala Trini, Lluísen emaztea, eta bere semea. Izan ere, Trinirekin isilean maiteminduta dago Solerás. Baina Trini Lluísen traizioaz konturatuko da, eta haien oinarri moral guztiak lehertuko dituen “gerra-egoera” sortuko da hiruren artean.
Agustí Villarongaren filmografiak barne hartzen ditu, besteak beste, Tras el cristal (Donostia Zinemaldiko Zabaltegi-Zuzendari Berriak 1986an), El niño de la luna (Canneseko Sail Ofiziala 1989an eta hiru Goya sari), El mar (Berlineko Sail Ofiziala 2000an) eta Aro Tolbukhin (Donostia Zinemaldiko Sail Ofiziala 2002an). 2010ean Pa negre aurkeztu zuen Donostia Zinemaldian, eta emakumezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra lortu zuen, baita bederatzi Goya sari ere, film onenarena barne. 2015ean Donostiara itzuli zen El rey de la Habana aurkeztera, eta emakumezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra irabazi zuen berriro.