1993ko udan, bere gurasoen heriotzaren ondoren, Frida, sei urterekin, Bartzelonatik Kataluniako landa-inguru batera joango da bizitzera. Izebarekin eta osabarekin bizi da, bere legezko tutoreak baitira orain. Landa-inguruko bizitza sekulako erronka da Fridarentzat –denbora bestela igarotzen da bere etxe berrian, eta inguruan duen natura misteriotsua eta urruna da–. Orain, zaindu beharreko ahizpa txiki bat dauka. Bestalde, sentimendu berriei ere aurre egin behar die; adibidez, jeloskortasunari. Fridak, ezjakintasunean, ihes egitea bere arazoen konponbidea dela sinesten du maiz. Familiak ahal duen guztia egingo du oreka hauskor bat lortzeko eta bizitza normala izateko. Noizean behin jazza entzuten dute lorategian, familian irteten dira festetara edo igerilekura. Horiek dira haien une zoriontsuak. Pixkanaka, bertan geratzeko iritsi dela eta ingurune berrira ohitu beharko duela ohartuko da Frida. Uda bukatu baino lehen, Fridak bere buruari aurre egin beharko dio.
Carla Simónek London Film Schooleko zinemagintza masterra egin zuen. Denboraldi horretan Born Positive dokumental laburra eta Lipstick fikzio-film laburra zuzendu zituen, eta nazioarteko zinema-jaialdi askotan hautatu zituzten biak. Haren lehen film luzea, Estiu 1993, lehen lan onenaren sariaren irabazlea izan zen Berlinalen; era berean, film onenaren Urrezko Biznaga irabazi zuen Malagako zinema-jaialdian eta zuzendari onenaren saria BAFICIn. Horrez gain, Oscarretan Espainia ordezkatzeko aukeratu dute.