Madril, 90eko hamarkada. Gaua da eta poliziak dei bat jasoko du. Izu-garrasien artean, haur batzuek adieraziko dute fenomeno arraroak gertatzen ari direla haien etxean, langile-auzo baten erdi-erdian. Bi egun lehenago, Verónicak, haien arreba zaharrak, ouija-ohol batekin jolastu zuen institutuan. Jakin gabe, naturaz gaindiko zer edo zer ulertezinari ireki berri dio atea, eta ordu gutxitan haien etxean kokatuko da. Gero eta kontrolaezinagoa eta, batez ere, arriskutsuagoa bilakatuko da.
Zuzendaria ez ezik, Paco Plaza gidoilaria, ekoizlea eta editorea ere bada. Jantziteriako diseinatzaile ere izan zen behin, bere lehen film laburrerako: Tropismos (1995). Paco oso ezaguna da Espainiako zinemagintzam, Jaume Balaguerórekin batera [REC] (2007) trilogia sortu zuelako. Trilogia horrek 26 sari eta 17 izendapen bildu ditu guztira zinema-jaialdi askotan, eta John Erick Dowdle zuzendariak filmaren egokitzapen bat egin zuen: Quarantine (2008). Era berean, El segundo nombre (2002) eta Romasanta (2004) filmak eta OT: la película (2002) dokumentala zuzendu ditu, azken hori Jaume Balaguerórekin batera ere.