Gure inguruan, mundua, eta erdian gu, itsu. Europako burges familia baten bizitzaren bat-bateko argazkia.
Michael Haneke gaur egungo zinemagintzako zuzendari entzutetsuenetakoa da. Bitan irabazi du Canneseko zinema-jaialdiko Urrezko Palmorria, Das weisse Band (2009) –urteko film onenaren FIPRESCI sariaren irabazlea ere, Donostian– eta Amour (2012) filmekin –azken horrek atzerriko film onenaren Oscar saria eskuratu zuen halaber–. Bere curriculum sari aniztunean, nabarmentzekoak dira, adibidez, Benny’s Video (1992), Funny Games (1997), La pianiste (2001), Epaimahaiaren Sari Nagusia Cannesen, edo Caché (2005), zuzendari onenaren saria, Cannesen ere.