Bikote baten harremana proban jarriko da ustekabeko gonbidatu batzuk etxera iritsi eta haien bizitza lasaian sartzen direnean. Maitasunari, debozioari eta sakrifizioari buruzko thriller psikologiko liluragarria.
Darren Aronofskyk zuri-beltzeko film luze batekin egin zuen debuta pantaila handian, Pi (1998) izenekoarekin, eta sona handia lortu zuen. 2000 urtean Requiem for a Dream zuzendu zuen, Hubert Selby Jr.en nobelaren egokitzapena, eta sari ugari eskuratu zituen. Gero, The Fountain (2006), The Wrestler (2008), Black Swan (2010) –zuzendari onenaren Oscar sarirako lehen izendapena ekarri zion eta emakumezko aktore onenaren Oscarra irabazi zuen (Natalie Portman)– eta Noah (2014) egin zituen. Mother! Veneziako aurreko zinema-jaialdian estreinatu zen.