Marseillatik gertu dagoen kala txiki batean, negu betean, Angèle, Joseph eta Armand beren aita zaharraren etxera itzuliko dira. Angèle antzezlea da eta Parisen bizi da; Joseph neska askoz ere gazteago batekin maitemindu berri da. Armand soilik geratu zen Marseillan, aitak zeraman jatetxe txikiaz arduratzeko. Orain, aitak helarazi zizkien idealetatik, langileentzako jatetxe haren inguru magikoan eraiki zuen senide-mundutik, zer gelditzen den aurkitzeko unea da. Baina alboko kalara patera bat iritsiko da, eta haien gogoetak aldatuko ditu…
Karreran zehar, Robert Guédiguianek bere konpromiso politikoa islatu du zineman, klase langileen bizitza kontatuz; batez ere, bere jaioterri Marseillako bizitza. Haren film aipagarrienen artean daude Marius et Jeannette (1997), hiru César sariren irabazlea, La ville est tranquille (2001) edo Le promeneur du Champ de Mars (2005). 1998an Epaimahaiaren Sari Berezia irabazi zuen Donostian À la place du coeur filmarekin, eta 2004an Zinemaldira itzuli zen Mon père est ingenieur (Nire aita ingeniaria da) filmarekin.