Bi pertsona barnerakoik, kasualitatez, gauero amets berberak dituztela jakingo dute. Gertakari horrek harrituta eta izututa utziko ditu; hala, kasualitate bitxi hori onartzeko erabakia hartu, eta ametsetako esperientziak bizitza errealean berregiten saiatuko dira. Zeregin zaila izango da; izan ere, zenbat eta gehiago saiatu, orduan eta urrunago dirudi hori lortzea. Hala eta guztiz ere, saio baldar horiek barruan dituzten mugak apurtuko dizkiete, eta elkarrekin bat eginik amaituko dute.
Ildikó Enyedi 1989an hasi zen lanbidean, Az én XX. századom (My Twentieth Century) film luzearekin; Canneseko zinema-jaialdian Caméra d’Or saria irabazi, eta Zabaltegin aurkeztu zen. Urte hartan bertan epaimahai ofizialeko kidea izan zen Donostian. Büvös vadász (Magic Hunter, 1994) Veneziako zinema-jaialdian lehiatu zen. Ondoren A Gyár (1995), Tamas ès Juli (Tamas and Juli, 1997) eta Simon mágus (Simon the Magician, 1999) egin zituen, eta Locarnoko zinema-jaialdian aipamen berezia jaso zuen azken horrek. Ia hogei urte ondoren, 2017an, Urrezko Hartza irabazi du Berlineko zinema-jaialdian Teströl és lélekrol filmarekin.