Bere alabaren hilketaren erruduna hilabetez agertu gabe egon ondoren, Mildred Hayesek urrats ausarta egingo du: bere herrira daramaten hiru seinale pintatuko ditu, William Willoughby herriko poliziaburua errespetatuarentzako mezu polemiko batekin. Haren bigarrengoak, Dixon amazulo heldugabe eta indarzaleak, eskua tartean sartzen duenean, okerrera joko du Mildreden eta Ebbingeko polizia-indarren arteko gerrak.
Martin McDonaghek fikziozko film labur onenaren Oscar saria irabazi zuen Six Shooter-ekin (2004). Handik lau urtera bere lehen film luzea idatzi eta zuzendu zuen, In Bruges (2008); hari esker, jatorrizko gidoi onenaren BAFTA saria eskuratu eta Oscar sarietarako izendapena lortu zuen kategoria berean. Haren bigarren filma, Seven Psychopaths, 2012an atera eta Toronton aurkeztu zen, eta han Publikoaren saria irabazi zuen Midnight Madness sailean. Three Billboards Outside Ebbing, Missouri filmak gidoi onenaren saria eraman du Veneziako zinema-jaialdian.