tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 65. Edizioa 2017  > Sailak eta filmak
Perlak
65. Edizioa 2017
Filmak
Filmak
Perlak
Perlak
Inaugurazioa
Call Me by Your Name
Luca Guadagnino
Italia - Frantzia 
Eliok, 17 urteko gazte batek, gurasoek Italia iparraldean duten landetxean igaroko du 1983ko uda epel eta eguzkitsua. Egonean emango du denbora, musika entzuten, liburuak irakurtzen eta igerian, egun batean bere aitaren laguntzaile estatubatuar berria etxera iritsi arte. Oliver xarmangarria da, eta Elio bezala sustrai juduak ditu; gainera, gaztea da, bere buruaz ziur dago eta e...

Eliok, 17 urteko gazte batek, gurasoek Italia iparraldean duten landetxean igaroko du 1983ko uda epel eta eguzkitsua. Egonean emango du denbora, musika entzuten, liburuak irakurtzen eta igerian, egun batean bere aitaren laguntzaile estatubatuar berria etxera iritsi arte. Oliver xarmangarria da, eta Elio bezala sustrai juduak ditu; gainera, gaztea da, bere buruaz ziur dago eta erakargarria da. Hasieran Eliok hotz eta urrun jokatuko du gaztearekiko, baina laster elkarrekin txangoak egiten hasiko dira. Elio Oliverrengana hurbiltzeko saiotan hasiko da eta gero eta intimoagoak bihurtuko dira, nahiz eta, Oliverrek esan bezala, “hitz egin ezineko kontuak” izan. Uda laburrak aurrera egin ahala, bikoteak elkarri dion erakarpena handitzen joango da.

Klausurako filma
Loving Pablo
Fernando León de Aranoa
Espainia - Bulgaria 
Lehiaketatik kanpo
Pablo Escobar narkotrafikatzaile ospetsuaren egiazko historia: milaka pertsona hil zituen, milaka milioi dolar egin zituen eta nekez sinets zitekeen amodio harreman bat hasi zuen berarengandik erabat desberdina zen norbaitekin: Virginia Vallejo izeneko glamour handiko telebista aurkezlearekin.

Pablo Escobar narkotrafikatzaile ospetsuaren egiazko historia: milaka pertsona hil zituen, milaka milioi dolar egin zituen eta nekez sinets zitekeen amodio harreman bat hasi zuen berarengandik erabat desberdina zen norbaitekin: Virginia Vallejo izeneko glamour handiko telebista aurkezlearekin.

120 battements par minute (120 BPM) / 120 Beats per Minute
Robin Campillo
Frantzia 
Paris, 90eko hamarkadaren hasieran. Aktibista gaztez osatutako talde batek HIESari buruzko kontzientzia piztuarazi nahi du. Kide berri bat, Nathan, harrituta geratuko da Sean taldekidearen erradikaltasunarekin eta energiarekin; izan ere, gogo guztia ematen dio borrokari. Canneseko Epaimahaiaren Sari Nagusia.

Paris, 90eko hamarkadaren hasieran. Aktibista gaztez osatutako talde batek HIESari buruzko kontzientzia piztuarazi nahi du. Kide berri bat, Nathan, harrituta geratuko da Sean taldekidearen erradikaltasunarekin eta energiarekin; izan ere, gogo guztia ematen dio borrokari. Canneseko Epaimahaiaren Sari Nagusia.

Borg / McEnroe
Janus Metz
Suedia - Danimarka - Finlandia 
Munduko tenis ikono handienetako biren arteko lehiari buruzko biopica: Björn Borg suediar asaldagaitza batetik, John McEnroe estatubatuar odolberoa bestetik, eta haien arteko partida gogoangarria 1980ko Wimbledon txapelketan. Bi kirolari ezin desberdinagoak, mito bihurtu zirenak, eta horregatik ordaindu behar izan zuten prezioa. Sua eta izotza tenis-zelaian.

Munduko tenis ikono handienetako biren arteko lehiari buruzko biopica: Björn Borg suediar asaldagaitza batetik, John McEnroe estatubatuar odolberoa bestetik, eta haien arteko partida gogoangarria 1980ko Wimbledon txapelketan. Bi kirolari ezin desberdinagoak, mito bihurtu zirenak, eta horregatik ordaindu behar izan zuten prezioa. Sua eta izotza tenis-zelaian.

Happy End
Michael Haneke
Frantzia - Austria - Alemania 
Gure inguruan, mundua, eta erdian gu, itsu. Europako burges familia baten bizitzaren bat-bateko argazkia.

Gure inguruan, mundua, eta erdian gu, itsu. Europako burges familia baten bizitzaren bat-bateko argazkia.

Jusqu'à la garde / Custody
Xavier Legrand
Frantzia 
Myriam eta Antoine dibortziatu egin dira. Bere seme txikia senar bortitzarengandik babesteko, Myriamek zaintza eskatuko du, baina bi senar-emazteek partekatu behar dutela erabakiko du epaileak. Aita jeloskorraren biktima, eta ama jazarria babestu nahian, Julienek bere esku dagoen guztia egingo du okerrena gerta ez dadin.

Myriam eta Antoine dibortziatu egin dira. Bere seme txikia senar bortitzarengandik babesteko, Myriamek zaintza eskatuko du, baina bi senar-emazteek partekatu behar dutela erabakiko du epaileak. Aita jeloskorraren biktima, eta ama jazarria babestu nahian, Julienek bere esku dagoen guztia egingo du okerrena gerta ez dadin.

La Villa / The House by The Sea
Robert Guédiguian
Frantzia 
Marseillatik gertu dagoen kala txiki batean, negu betean, Angèle, Joseph eta Armand beren aita zaharraren etxera itzuliko dira. Angèle antzezlea da eta Parisen bizi da; Joseph neska askoz ere gazteago batekin maitemindu berri da. Armand soilik geratu zen Marseillan, aitak zeraman jatetxe txikiaz arduratzeko. Orain, aitak helarazi zizkien idealetatik, langileentzako jatetxe ha...

Marseillatik gertu dagoen kala txiki batean, negu betean, Angèle, Joseph eta Armand beren aita zaharraren etxera itzuliko dira. Angèle antzezlea da eta Parisen bizi da; Joseph neska askoz ere gazteago batekin maitemindu berri da. Armand soilik geratu zen Marseillan, aitak zeraman jatetxe txikiaz arduratzeko. Orain, aitak helarazi zizkien idealetatik, langileentzako jatetxe haren inguru magikoan eraiki zuen senide-mundutik, zer gelditzen den aurkitzeko unea da. Baina alboko kalara patera bat iritsiko da, eta haien gogoetak aldatuko ditu…

Mother!
Darren Aronofsky
AEB 
Bikote baten harremana proban jarriko da ustekabeko gonbidatu batzuk etxera iritsi eta haien bizitza lasaian sartzen direnean. Maitasunari, debozioari eta sakrifizioari buruzko thriller psikologiko liluragarria.

Bikote baten harremana proban jarriko da ustekabeko gonbidatu batzuk etxera iritsi eta haien bizitza lasaian sartzen direnean. Maitasunari, debozioari eta sakrifizioari buruzko thriller psikologiko liluragarria.

Nelyubov / Loveless
Andrey Zvyagintsev
Errusia - Frantzia - Belgika - Alemania 
Bikote batek, dibortzio desatsegin baten erdian, indarrak batu beharko ditu euren semea aurkitzeko, beren eztabaidetako batean desagertu baita. Canneseko Epaimahairen saria.

Bikote batek, dibortzio desatsegin baten erdian, indarrak batu beharko ditu euren semea aurkitzeko, beren eztabaidetako batean desagertu baita. Canneseko Epaimahairen saria.

Sandome no satsujin / The Third Murder
Hirokazu Koreeda
Japonia 
Shigemori abokatu ezagunak Misumi defendatuko du, giza hilketa eragin duen lapurreta delitu batez akusatutako gizon bat. Aurrez ere bete du espetxe-zigorra, duela hogeita hamar urteko erailketa bat zela eta. Shigemorik kasua irabazteko aukera eskasak ditu; izan ere, bezeroak erruduna dela aitortu du, aski litekeena bada ere horrek heriotza-zigorra ekartzea. Baina kasua argitu a...

Shigemori abokatu ezagunak Misumi defendatuko du, giza hilketa eragin duen lapurreta delitu batez akusatutako gizon bat. Aurrez ere bete du espetxe-zigorra, duela hogeita hamar urteko erailketa bat zela eta. Shigemorik kasua irabazteko aukera eskasak ditu; izan ere, bezeroak erruduna dela aitortu du, aski litekeena bada ere horrek heriotza-zigorra ekartzea. Baina kasua argitu ahala, Misumiren eta haren familiaren lekukotzak entzuten dituen heinean, Shigemorik zalantzan jarriko du bere bezeroa erruduna den.

Teströl és lélekröl / On Body and Soul
Ildikó Enyedi
Hungaria 
Bi pertsona barnerakoik, kasualitatez, gauero amets berberak dituztela jakingo dute. Gertakari horrek harrituta eta izututa utziko ditu; hala, kasualitate bitxi hori onartzeko erabakia hartu, eta ametsetako esperientziak bizitza errealean berregiten saiatuko dira. Zeregin zaila izango da; izan ere, zenbat eta gehiago saiatu, orduan eta urrunago dirudi hori lortzea. Hala eta guz...

Bi pertsona barnerakoik, kasualitatez, gauero amets berberak dituztela jakingo dute. Gertakari horrek harrituta eta izututa utziko ditu; hala, kasualitate bitxi hori onartzeko erabakia hartu, eta ametsetako esperientziak bizitza errealean berregiten saiatuko dira. Zeregin zaila izango da; izan ere, zenbat eta gehiago saiatu, orduan eta urrunago dirudi hori lortzea. Hala eta guztiz ere, saio baldar horiek barruan dituzten mugak apurtuko dizkiete, eta elkarrekin bat eginik amaituko dute.

The Big Sick
Michael Showalter
AEB 
The Big Sick filmak Kumail eta Emily-ren benetako istorioa kontatzen du. Bikoteak Kumailen komedia-ikuskizun batean ezagutuko du elkar. Dena gau bateko topaketa batean geratuko zela zirudienean, haien arteko harremana aurrera ateratzen hasiko da, kultura-arteko desberdintasunak izan arren, eta guztien bizitzak zailduko ditu, Kumailen guraso musulman tradizionalek dituzten itxar...

The Big Sick filmak Kumail eta Emily-ren benetako istorioa kontatzen du. Bikoteak Kumailen komedia-ikuskizun batean ezagutuko du elkar. Dena gau bateko topaketa batean geratuko zela zirudienean, haien arteko harremana aurrera ateratzen hasiko da, kultura-arteko desberdintasunak izan arren, eta guztien bizitzak zailduko ditu, Kumailen guraso musulman tradizionalek dituzten itxaropenak direla eta. Are gehiago okertuko da guztia, gainera, Emilyk gaixotasun misteriotsu bat duela jakiten denean...

The Florida Project
Sean Baker
AEB 
The Florida Projectek sei urteko Moonee azkarraren eta haren askotariko lagunen istorioa kontatuko digu. Haurren uda-oporrak abenturaz eta bihurrikeriez beteta daude; inguruko helduek, aldiz, garai zailak bizi dituzte. Estatu Batuetan, bizileku iraunkorra ziurtatu ezin dutenentzat azken babesleku bihurtu dira motel merkeak. Gero eta gehiago dira behartsu ikusezin horiek, eta ho...

The Florida Projectek sei urteko Moonee azkarraren eta haren askotariko lagunen istorioa kontatuko digu. Haurren uda-oporrak abenturaz eta bihurrikeriez beteta daude; inguruko helduek, aldiz, garai zailak bizi dituzte. Estatu Batuetan, bizileku iraunkorra ziurtatu ezin dutenentzat azken babesleku bihurtu dira motel merkeak. Gero eta gehiago dira behartsu ikusezin horiek, eta horietatik % 41 aterpea emango dien bizitoki bat izateko egunero borrokan ari diren familiek osatzen dute. Istorio hau Orlandoko aldirietan dago girotua; Orlando, planetako opor-hiriburu nagusia eta “munduko toki magikoenaren” etxea. Parke tematikoen eta turistaguneen lurraldea zeharkatzen duen errepidearen luzera osoan, bere garaian Disneyren mistika ustiatuz turistak erakartzen zituzten motel merkeek etxerik gabeko familiak hartzen dituzte gaur egun. Halako batean bizi dira Moonee eta haren ama Halley, 22 urtekoa: zehazki, Magic Castle motelean.

The Leisure Seeker
Paolo Virzì
Italia  
Ella eta John beren sendagileen eta haurren zainketa itogarritik ihesean ari dira. John despistatua baina setatsua da. Ella ahula, baina aldi berean burutsua. Beren karabana leialean Bostonetik Key West irlara arte bidaiatuko dute, Estatu Batuetan. Bidean, alaitasun eta estutasun uneak partekatuko dituzte. Hala, arian-arian, bizitzeko grina eta besteekiko maitasuna suspertuko z...

Ella eta John beren sendagileen eta haurren zainketa itogarritik ihesean ari dira. John despistatua baina setatsua da. Ella ahula, baina aldi berean burutsua. Beren karabana leialean Bostonetik Key West irlara arte bidaiatuko dute, Estatu Batuetan. Bidean, alaitasun eta estutasun uneak partekatuko dituzte. Hala, arian-arian, bizitzeko grina eta besteekiko maitasuna suspertuko zaie, eta bestelako ikusmolde batekin begiratuko diote atzean uzten ari diren guztiari. Abentura horretan, elkar nola ikusten duten berriz pentsatzaraziko die horrek.

Three Billboards Outside Ebbing, Missouri
Martin McDonagh
Erresuma Batua 
Bere alabaren hilketaren erruduna hilabetez agertu gabe egon ondoren, Mildred Hayesek urrats ausarta egingo du: bere herrira daramaten hiru seinale pintatuko ditu, William Willoughby herriko poliziaburua errespetatuarentzako mezu polemiko batekin. Haren bigarrengoak, Dixon amazulo heldugabe eta indarzaleak, eskua tartean sartzen duenean, okerrera joko du Mildreden eta Ebbingeko...

Bere alabaren hilketaren erruduna hilabetez agertu gabe egon ondoren, Mildred Hayesek urrats ausarta egingo du: bere herrira daramaten hiru seinale pintatuko ditu, William Willoughby herriko poliziaburua errespetatuarentzako mezu polemiko batekin. Haren bigarrengoak, Dixon amazulo heldugabe eta indarzaleak, eskua tartean sartzen duenean, okerrera joko du Mildreden eta Ebbingeko polizia-indarren arteko gerrak.

Wonderstruck
Todd Haynes
AEB 
Ben eta Rose bi garai desberdinetako haurrak dira, eta, ezkutuan, beren bizitzak bestelakoak izatea nahi dute.  Benek inoiz ezagutu ez duen aitarekin amets egiten du; Rosek, berriz, emakumezko aktore misteriotsu batekin, eta oroitzapen-liburu batean haren bizitzaren berri ematen du. Benek pista bat aurkituko du etxean, eta Rosek titulu tentagarri bat irakurriko du egunkari...

Ben eta Rose bi garai desberdinetako haurrak dira, eta, ezkutuan, beren bizitzak bestelakoak izatea nahi dute.  Benek inoiz ezagutu ez duen aitarekin amets egiten du; Rosek, berriz, emakumezko aktore misteriotsu batekin, eta oroitzapen-liburu batean haren bizitzaren berri ematen du. Benek pista bat aurkituko du etxean, eta Rosek titulu tentagarri bat irakurriko du egunkarian; orduan, simetria zoragarriz garatuko den bilaketa bati ekingo diote biek. 

You Were Never Really Here
Lynne Ramsay
AEB - Frantzia 
Desagertutako neska nerabea. Sikario basati eta oinazetua erreskate-misio batean. Botere ustelak eta mendekuak piztuko duten indarkeria-erauntsi latzak hura suspertzera eraman dezake.

Desagertutako neska nerabea. Sikario basati eta oinazetua erreskate-misio batean. Botere ustelak eta mendekuak piztuko duten indarkeria-erauntsi latzak hura suspertzera eraman dezake.

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea