Luisen eta Martaren bizitzak bat-batean geldituko dira. Gezurrek, erruak eta beldurrak proban jarriko dute bikotearen egonkortasuna.
Muntatzaile-lanetan ibilbide luzea egin ondoren, Fernando Francok (Sevilla, 1976) 2013an egin zuen zuzendaritzan debuta, La herida film luzearekin, eta Epaimahaiaren Sari Berezia eta Emakumezko Aktore Onenaren Zilarrezko Maskorra lortu zituen Donostian. Horiez gain, eta besteak beste, zuzendari berri onenaren eta emakumezko protagonista onenaren Goya sariak eta Espainiako film onenaren Zilarrezko Fotogramas saria eskuratu zituen filmak. Morir bigarren film luzea du.