Izurri beltzaren plaga batean, 1587ko Sevilla distiratsuan, militar ohi bat hirira itzuliko da, hitz emandakoa bete nahian, hildako lagun min baten semea aurkitu eta handik ateratzeko. Mateok hiritik ihes egin behar izan zuen bere bizitza salbatzeko. Inkisizioak heriotza-zigorra ezarri zion debekatutako liburuak inprimatzeagatik. Bere helburua lortu aurretik, inkisidorearen aguazilek atxilotu egingo dute. Inkisidoreak hitz emango dio bizitza barkatuko diola, baldin eta Sevillan gertatzen ari den eta deabrukeria kutsua duen krimen sorta bat argitzen badu.
Santi Amodeorekin batera El factor Pilgrim (2000) zuzendu ondoren, Alberto Rodríguezek Donostian eta Berlinen parte hartu zuen El traje (2002) filmarekin. 7 vírgenes (2005) obrari esker, Juan José Ballesta aktoreak Zilarrezko Maskorra eskuratu zuen Donostian, eta After (2009) hiru Goya saritarako izendatu zuten. Ondoren, Grupo 7 (2012) eta La isla mínima (2014) etorri ziren; lehena Goya sarietarako 16 kategoriatan izendatu zuten, eta bigarrenak argazki onenaren saria eta gizonezko antzezle onenaren Zilarrezko Maskorra irabazi zituen Donostian, baita 10 Goya sari ere. 2016an Donostiara itzuli zen El hombre de las mil carasekin, hau da, gizonezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorraren saria eraman zuen filmarekin.