Alanis prostituzioan aritzen da. Haurtxo bat du, eta bere lagun Giselarekin partekatzen du bizilekua. Bertan hartzen ditu bere bezeroak ere, baina egun batean bi polizia-inspektorek etxea itxi eta Gisela eramango dute, emakumeen salerosketa egotzita. Alanis gezurrez beterik iritsiko da bere izebaren lokalera, Miserere Plaza parean. Arraza anitzeko auzo bortitz horretatik, Alanisek ahaleginak egingo ditu bere duintasuna berreskuratu, bere lagunari lagundu eta bere semea zaintzeko. Kalean eskainiko du berak egiten dakiena, baina kaleak bere arauak ditu, eta Alanisek bere lekua aurkitzeko borrokatu egin beharko du.
Anahí Bernerik Berlinalen estreinatu zuen bere lehen lana, Un año sin amor (2005), eta Teddy Award saria eskuratu zuen han. Encarnación (2007) Donostia Zinemaldiko lehiaketan sartu zen, eta FIPRESCI saria irabazi zuen bertan. Bere hirugarren filma, Por tu culpa (2010), Berlinen estreinatu zen; gainera, zuzendari onenaren saria eskuratu zuen Limako zinema-jaialdian, eta filmaren protagonistak, Érica Rivasek, emakumezko aktore onenaren Epaimahaiaren Saria Turingo zinema-jaialdian. 2014an, Aire libre filmarekin, berriz itzuli zen Donostiako Sail Ofizialera.