Adi neska-lagunak utzi berri duen antropologo gazte bat da. Ferentarira joango da (Bukaresteko auzo pobreena), maneleari (erromani komunitatearen pop musika) buruzko tesi bat idaztera. Gaiari buruz ikertzen ari den bitartean, Alberto preso ohi erromania ezagutuko du, eta hark lagundu egingo diola hitz emango dio. Gutxi barru maitasun-harreman batean hasiko dira biak. Adik pobreziatik ateratzeko animoak emango dizkio, nekez lortzeko moduko planak proposatuz, eta Albertok ondo landutako amodio-hitzen bitartez erantzungo dio. Dirua amaitzen denean, apartamentu batean harrapatuta geratuko dira, irabazlerik gabeko beharrizan eta botere-joko batean elkar maitatzen eta erabiltzen duten bitartean.
Ivana Mladenovic Serbian jaio zen, eta Bucaresteko Zinema eta Antzerki Eskola Nazionalean (UNATC) ikasi zuen zinema-zuzendaritza. Haren filmografiak nazioarteko zinema-jaialdietarako aukeratuak izandako hainbat film labur hartzen ditu barnean: Milky Way (2007), Pizza Love (2008), Afterparty (2009), Skin (2011) eta If 6 Was 9 (2013). Haren lehen film luze dokumentala, Turn Off the Lights, Tribecako zinema-jaialdian estreinatu zen, 2012an; dokumental onenaren Heart of Sarajevo saria eta Errumaniako dokumental onenaren Gopo saria irabazi zituen. Soldatii bere lehen fikzio-film luzea da.