Jack eta bere hiru anaia-arrebak Marrowbone izeneko landetxe zaharrean aurrera ateratzeko ahaleginetan ari dira. Ama garaia baino lehen hil zen; kolpe latza izan bazen ere, lauek beren neurrirako babesleku bat sortu dute labirinto-itxurako leku urrun horretan, kanpoko mundutik gordeta eta inongo helduren laguntzarik gabe. Batera jarraitzen dute, amaren azken nahia beterik, baina mehatxatzen dien arriskua ez dago etxe kanpoan. Zarata arraroak eta gertakari ulertezinak Marrowboneko horma zaharrak astintzen hasiko dira, anai-arrebek madarikazio zahar bat atzetik balute bezala. Etxean jarraitzea beste aukerarik gabe, mehatxupean dituen presentzia zitala garaitzeko modua aurkitu beharko dute lau anaia-arrebek.
Sergio G. Sánchezek (Oviedo, 1973) New York University’s Tisch School of the Arts eskolan ikasi zuen zinemagintza. Hainbat film labur ekoitzi eta zuzendu ditu: besteak beste, 7337 (2000), eta hari esker sari eta izendapen ugari jaso ditu zinema-jaialdien zirkuituan. 2007an, J.A. Bayonaren lehen film luzerako (El orfanato) gidoia idatzi, eta jatorrizko gidoi onenaren Goya saria eskuratu zuen. Berak egin ditu, halaber, Lo imposible (2012) eta Palmeras en la nieve (2015) filmen gidoiak. El secreto de Marrowbone zuzentzen duen lehen film laburra da, eta gidoia ere berak idatzi du.