1919ko azaroa. Lubakietatik bizirik atera diren gizon bik iruzur bat antolatuko dute gerrako hildakoen monumentuen inguruan. Haietako bat primerako ilustratzailea da; bestea, kontulari xumea. Hogeiko hamarkadako Frantziako urte zoroetan, haien operazioa arriskutsu bezain ikusgarri bihurtuko da. Pierre Lemaitre idazlearen Au revoir là-haut eleberriaren egokitzapena (Goncourt Sariaren irabazlea).
Albert Dupontel frantses aktore eta zuzendaria bakarrizketalari gisa hasi zen lanean. Lehen filmarekin (Bernie, 1996), Frantziako zinemagintzaren ahots berrien artean kokatu zen. Gerora bere lan-ibilbide eklektikoarekin jarraitu zuen: aktorea izan da Gaspar Noé, Jacques Audiard, Jean Becker edo Jean-Pierre Jeunet-en moduko zuzendarientzat, eta haien filmak ere zuzendu ditu: Le créateur (1999), Enfermés dehors (2006), Le vilain (2009) eta 9 mois ferme (2013). Azken lan horrek bi Cesar sari eskuratu zituen: gidoi onenarena eta emakumezko aktore onenarena (Sandrine Kiberlain).