Keith, 24 urteko gazte bat, baldintzapeko askatasunean dago espetxean urtebete eman ondoren, eta aitaren etxean bizi da. Baltimoreko bere auzoa gizarte-maila zorrotzetan banatuta dago; bertan, lanaren eta bere bizitzari zentzua emango dion zerbaiten bila dabil Keith. Kanpoko munduak baditu bere arriskuak, baina Keithen etsai handienak bere baitan bizi diren deabruak dira.
Matt Porterfieldek (1977) lau film luze idatzi eta zuzendu ditu: Hamilton (2006), Putty Hill (2011), I Used to Be Darker (2013) eta Sollers Point. Haren obra Museum of Modern Art-eko eta Harvard Film Archive-ko bilduma iraunkorrean dago, eta askotariko erakustoki eta zinema-jaialdietan proiektatu da: esate baterako, Whitney Biennial, Walker Arts Center, Centre Pompidou, Cinémathèque Française, Sundance, Berlin eta South by Southwest-en. 2016an, Gaston Solnicki-ren Kékszakállú lehen fikzio-film luzearen koprodukzioan eta gidoiaren idazketan parte hartu zuen.